La Iberiako geltokia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Koordenatuak: 43° 18′ 45″ N, 3° 00′ 16″ W / 43.312619°N,3.004486°W / 43.312619; -3.004486

Infobox train2.png
Cercanias Logo Negativo.svg La Iberia
Hurrengo trenak
La Iberia geltokia.jpg
Geltokiaren eraikina
Lineak

Portugalete C-1 red.svg  Sestao
Kokapena
Helbidea Iberia kalea, 39; 48910
Udalerria Sestao,  Bizkaia
Geltokiaren datuak
Kodea 13402
Gunea 1. gunea
Irekiera 1888ko irailaren 27
Irisgarria Geltoki ez irisgarria 
Zerbitzuak    
Nasa kopurua 2
Trenbide kopurua 2
Jabea Adif
Eragilea(k) Renfe Operadora
Garraio zerbitzuak
Renfe Aldiriak C-1 red.svg  Bilbo Santurtzi
C-1 linea (Bilboko Renfe Aldiriak)
White dot.svg  Bilbo–Abando Indalecio Prieto
   1'
White dot.svg  Zabalburu
   2'
White dot.svg  Ametzola
   1'
White dot.svg  Autonomia
   1'
White dot.svg  Santimami
   1'
White dot.svg  Olabeaga
   2'
White dot.svg  Zorrotza
   2'
White dot.svg  Lutxana
   3'
White dot.svg  Desertu–Barakaldo
   2'
White dot.svg  Sestao
   2'
White dot.svg  La Iberia
   1'
White dot.svg  Portugalete
   2'
White dot.svg  Peñota
   2'
White dot.svg  Santurtzi

La Iberia Bizkaiako Sestao udalerriko geltokia da, Euskal Herrian dagoena. Bilboko Renfe Aldiriak sarearen C-1 red.svg linearen trenak zerbitzu da.

Egoera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Geltokia Bilbo—Santurtzi burdinbidearen 10,600 kilometro-puntuan dago, 11 metroko altueran, Sestao eta Portugalete geltokien artean. Tartea bide bikoitzekoa da eta elektrifikatuta dago.[1]

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Trena La Iberiako geltoki parean.

Geltokia 1888ko irailaren 27an inauguratu zen, Bilbo—Santurtzi burdinbidearen Barakaldotik Portugaleterainoko trenbide tartea ireki zenean.[2] Lanak Bilbotik Portugaleterainoko Burdinbide Konpainiak egin zituen.

1924an trenbidea Norte izenez ezaguna zen Iparreko Burdinbideen Konpainiaren esku gelditu zen, eta konpainiak kudeatu zuen 1941. urtean RENFE enpresa publikoa jaio zen arte. 2004ko abenduaren 31tik aurrera geltokia zein azpiegitura Adif enpresaren menpe daude, Renfe Operadorak geralekuko aldirikoen zerbitzuak ustiatzen dituen bitartean.

Geltokia antzinako Bizkaiko Labe Garaietatik gertu dago, eta labeak martxan egon ziren bitartean horietara joaten ziren langileei zerbitzu ematen zien. Gaur egun ArcelorMittal talde siderurgikoaren esku dagoen ArcelorMittal Sestao lantegia, ACB izenez ezaguna, bertan kokatzen da. Hala, lehen izan zen moduan, geltokia langileen eta auzotarren zerbitzura dago.

2004ko abenduaren 31tik Renfe Operadorak linea ustiatzen du, Adif trenbide-instalazioen titularra den bitartean.[3]

Sarbideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Aiga stairs up inv.svg Iberia kalea, 39
  • Aiga stairs down inv.svg Sotera de la Mier kalea, 1

Geltokia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arcelor taldeko ArcelorMittal Sestao eta Bizkaiko Labe Garaien ondoan dago. Gaur egun, estazioak altzairutegiko langileei eta auzoko bizilagunei ematen die zerbitzua. Alboko bi nasa ditu, eta bertara bi bide iristen dira.Izan ere, ekaitz-tangaren makineria dauka.

Zerbitzuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Logotipo de Renfe Operadora.svg Cercanias Logo.svg [4]
Jatorria Aurrekoa Linea Hurrengoa Norakoa
Bilbo–Abando Indalecio Prieto Sestao C-1 red.svg  Portugalete Santurtzi

Etorkizuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kultura Ministerioak zutik mantentzen den labe garai bakarra zaharberritzen ari du, Sestaon Siderurgia Museoa egiteko asmoz. Museo berriari zerbitzu emateko, geltokia mugitzeko planak egin dira.

Bestalde, Bizkaiko Garraio Partzuergoak eta Adifek finantziaketa akordioa sinatu zuten 2011ko maiatzean, Sestaoko Urbinagako geltokian Bilboko metroaren, Renfeko Aldirien eta Leioako eta Barakaldoko tranbien arteko geltoki intermodala eraikitzeko.[5] Tren geltoki berria gaur egungo Sestaoko tren geltokitik oso hurbil egongo litzatekenez, Sestaoko tren geltokia zerbitzutik kanpo geldituko litzateke, eta La Iberia geltokia Sestao izena hartuko luke.

Argazki galeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa