La Iberiako geralekua

Wikipedia, Entziklopedia askea
Cercanias Logo Negativo.svg la Iberia
Hurrengo trenak
La Iberia geltokia.jpg
Geralekuko eraikina
Lineak
Portugalete C-1 red.svg  Sestao
Kokapena
HelbideaLa Iberia kalea, 39; 48910
UdalerriaSestao,  Bizkaia
Geltokiaren datuak
Kodea13402
Gunea2. gunea
Irekiera1888ko irailaren 27a
IrisgarriaGeltoki ez irisgarria 
ZerbitzuakAparkalekua Pertsonaldun txarteldegia 
AldageltokiaTrena 
Nasak2
Trenbideak2
JabeaTrenen Azpiegituren Administratzailea
EragileaRenfe Operadora
Garraio zerbitzuak
Renfe AldiriakC-1 red.svg  Bilbo Santurtzi
 Eskema

La Iberia Euskal Herriko Bizkaiko tren geraleku bat da, Sestao udalerrian kokatuta dagoena.

Geltokia 1888ko irailaren 27an ireki zen.

Egoera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Geralekua honako burdinbide hauen ibilbidearen zati da:[1]

Sarbideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Arrapala bidezko sarbidea Autobusa Sarbide ez irisgarria La Iberia kalea, 39
  • Eskailera bidezko sarbidea Sarbide ez irisgarria Sotera de la Mier kalea, 1

Irisgarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nahiz eta sarbideak irisgarriak izan, nasa eta trenaren arteko tartea eta nasen arteko ibilbidea dela eta geltokiaren erabilera ez da irisgarria. Arartekoak argitaratutako irisgarritasuna eta garrioaren ikerketa-diagnosiaren arabera, «Mugikortasun Urriko Pertsona erabiltzaileak ezin du modu autonomoan nasa eta unitate mugikorraren plataformaren arteko desnibela libratu», «Burdinbide zerbitzuen eragileak ez du Mugikortasun Urriko Pertsona erabiltzaileari bermatu ibilgailutik igo edota jaistea», eta «Mugikortasun Urriko Pertsona erabiltzaileak ez du nasa batetik bestera gurutzatzeko elementu mekaniko edo eraikuntza elementurik.»[2]

Irisgarritasuna
Lekua Sarbidea Egoera
Geltokia La Iberia kalea, 39 Sarbide irisgarria 
Sotera de la Mier kalea, 1 Sarbide irisgarria 
Nasak 1. trenbidea Sarbide ez irisgarria 
2. trenbidea Sarbide ez irisgarria 
Trenak 1. trenbidea Sarbide ez irisgarria 
2. trenbidea Sarbide ez irisgarria 

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Geralekua 1888ko irailaren 27an inauguratu zen, Bilbo-Santurtzi burdinbide tartea irekitzearekin batera, geroago Santurtzira helduko zen linean.[3] Lanak Bilbotik Portugaleterainoko Burdinbide Konpainiak egin zituen. 1889. urtean geltokiari Bizkaiko Foru Aldundiaren esku zegoen Trianoko Burdinbidea batu zitzaion, hasiera batean zamak garraiatzeko zena, eta geroago bidaiarientzako zerbitzua eskaintzen hasi zuena.[4]

Geltokia antzinako Bizkaiko Labe Garaietatik gertu dago, eta labeak martxan egon ziren bitartean horietara joaten ziren langileei zerbitzu ematen zien. Gaur egun ArcelorMittal talde siderurgikoaren esku dagoen ArcelorMittal Sestao lantegia, ACB izenez ezaguna, bertan kokatzen da. Hala, lehen izan zen moduan, geltokia langileen eta auzotarren zerbitzura dago.

2004ko abenduaren 31tik Renfe Operadorak linea ustiatzen du, Adif trenbide-instalazioen titularra den bitartean.[5]

Geralekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arcelor taldeko ArcelorMittal Sestao eta Bizkaiko Labe Garaien ondoan dago. Gaur egun, geralekuak altzairutegiko langileei eta auzoko bizilagunei ematen die zerbitzua. Alboko bi nasa ditu, eta bertara bi bide iristen dira. Izan ere, ekaitz-tangaren makineria dauka.

Zerbitzuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Cercanias Logo.svg Bilboko Renfe Aldiriak
 Zerbitzua   Hasiera   Ibilbidea   Amaiera ⁠
Cercanias Logo Negativo.svg C-1 Bilbo
Abando
ZabalburuAmetzolaAutonomiaSantimamiOlabeagaZorrotzaLutxana–BarakaldoDesertu–BarakaldoSestaola IberiaPortugaletePeñota Santurtzi

Etorkizuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kultura Ministerioak zutik mantentzen den labe garai bakarra zaharberritzen ari du, Sestaon Siderurgia Museoa egiteko asmoz. Museo berriari zerbitzu emateko, geltokia mugitzeko planak egin dira.

Bestalde, Bizkaiko Garraio Partzuergoak eta Adifek finantziaketa akordioa sinatu zuten 2011ko maiatzean, Sestaoko Urbinagako geltokian Bilboko metroaren, Renfeko Aldirien eta Leioako eta Barakaldoko tranbien arteko geltoki intermodala eraikitzeko.[6] Tren geltoki berria gaur egungo Sestaoko tren geltokitik oso hurbil egongo litzatekenez, Sestaoko tren geltokia zerbitzutik kanpo geldituko litzateke, eta La Iberia geltokia Sestao izena hartuko luke.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. EuroFerroviarios. «La Iberia (geralekua)» euroferroviarios.net (Noiz kontsultatua: 2020-05-05).
  2. (Gaztelaniaz) Ararteko. (PDF) Iberia. (Noiz kontsultatua: 2018-06-14).
  3. (Gaztelaniaz) Spanish Railway. «Bilbotik Portugaletera burdinbidea» (Noiz kontsultatua: 2013-10-04).
  4. (Gaztelaniaz) Spanish Railway. «Trianoko burdinbidea» (Noiz kontsultatua: 2013-10-04).
  5. Iberiar Penintsulako Iparraldeko burdinbideak
  6. Bizkaiko Garraio Partzuergoa. «Prentsa oharrak» (Noiz kontsultatua: 2013-06-01).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Portugalete la Iberia Sestao
Santurtzi BSicon CONTgq.svg BSicon STRq.svgBSicon STRq.svgBSicon STRq.svgBSicon STRq.svgBSicon BHFq.svgBSicon STRq.svgBSicon STRq.svgBSicon STRq.svgBSicon STRq.svg BSicon STRq.svgBSicon STRq.svgBSicon STRq.svgBSicon STRq.svgBSicon BHFq.svgBSicon STRq.svgBSicon STRq.svgBSicon STRq.svgBSicon STRq.svg BSicon STRq.svgBSicon STRq.svgBSicon STRq.svgBSicon STRq.svgBSicon BHFq.svgBSicon STRq.svgBSicon STRq.svgBSicon STRq.svgBSicon STRq.svg BSicon CONTfq.svg Bilbo–Abando