Edukira joan

La Lechuga

Wikipedia, Entziklopedia askea
La Lechuga
Jatorria
Sorrera-urtea1707
Jatorrizko herrialdeaEspainiar Inperioa
KomisarioaJesusen Konpainia
Ezaugarriak
Materiala(k)urrea, Colombian emerald (en) Itzuli, Amatista, perla, diamantea, errubia eta Zafiroa
Genero artistikoaarte sakroa eta barrokoa
Kokapena
LekuaColección de Arte del Banco de la República
Estatu burujabe Kolonbia
Kolonbiaren banaketa administratiboa Cundinamarca
Kolonbiako udalerriakBogota

La Lechuga espainiar garai kolonialeko kustodia bat da, 1700 eta 1707 bitartean José de Galazek egina Bogota hiriko San Ignacio elizarako, Jesusen Lagundiaren enkarguz.[1][2]

Kolonbiako urregintza-pieza bakan eta bikain hau Errepublikako Bankuaren Arte Museoan (Bogota) dago 21. mendean, eta Kolonbiako Errepublikako Bankua da haren jabea.

Historia eta ezaugarriak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kustodia egiteak zazpi urte hartu zituen (1700 eta 1707 artean), eta hiru urregilek egin zuten lan, Galaz zelarik bat eta lanaren zuzendaria. Granadako Erresuma Berria zelako kolonian, monarkia espainiarra etsaitu egin zen josulagunekin garai hartan, eta horregatik uste da kustodia egitearen motibazio bat izan zela modu bat edukitzea Lagundiak zituen harribitxiak ezkutatzeko edo modu eramangarri batean biltzeko haiek.

Galazek 1707ko uztailaren 16an amaitu zuenean, bere prezioa 20.000 errealetan estimatu zuen, hau da, gaur egungo bi miloi dolar inguru, 1996ko kalkulu batean. Piezan txertatutako esmeralda kopuru handiak ematen dio ezaguna egin duen izena, letxuga edo uraza gazteleraz, berde-berde ageri baitzen amaitu zutenean.[1]

La Lechuga San Ignazio elizan egon zen 1767ra arte, Espainiako Karlos III.ak jesuitak Monarkia Hispanikotik kanporatzea agindu zuen arte. Ondasunak konfiskatzeko aginduaren aurrean, ordenako kideek ezkutatu egin zuten pieza. Horren ondoren, historia ez da argia: ezkutuan egon zen denbora luzez eta 1986an, Errepublikako Bankua erosi zuen bere arte bildumarako.[3]

18 kilateko 8850,3 gramo urreren marko nagusiaz gain, La Lechugak honako harribitxi hauek ditu:[4]

Aurretik.
Atzetik.
Detailea.
Eguzki sainduaren zatia, ostia erakustekoa.
Aingerua.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, gaztelaniazko wikipediako «La Lechuga» artikulutik itzulia izan da, 2024-09-18 data duen 162513532 bertsioa oinarritzat hartuta. Sartze-datarik ez duten erreferentziak, edo 2024-09-18 baino lehenago datatuak, jatorrizko artikulutik ekarri dira itzulpenarekin batera.
  1. 1 2 «La rara historia de La Lechuga» El Tiempo 18 de febrero de 1996.
  2. ‘La Lechuga’ va al Prado. Banco de la República de Colombia.
  3. La Lechuga. Banco de la República.
  4. La Lechuga. Banco de la República.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]