La Litera

La Litera (La Llitera katalanez eta A Litera aragoieraz) Huescako probintziaren ekialdean dagoen eskualde mugakidea da, Aragoiko autonomia erkidegoaren barruan (Espainia) eta Lleidako probintzia]]ren ondoan (Katalunia).
Ekonomia abelzaintzan eta nekazaritzan sustatuta dago, eta arlo horiekin eta energia alternatiboekin lotuta dute industria.
Herriburuak dira Tamarit de Llitera eta Binéfar. Azalera 733,9 km²-koa dauka eta 2002an 18.666 biztanle zituen.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]120.000 urte baino gehiagotan populaturik, Brontze Aroan eta iberiar garaian bereziki, aztarna arkeologikoek eskualdearen aberastasuna islatzen dute. Denboran aurrera osorik okupatu zuten musulmanek, Al-Andaluseko goiko mugetan, eta kristauek birkonkistatu zuten XII. mendearen erdialdean.
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mugakideak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Eskualde mugakideak ditu iparraldean Ribagorza, ekialdean Noguera eta Segrià (Lleidako probintzia), hegoaldean Cinca Beherea, mendebaldean Cinca Erdialdea eta ipar-ekialdean Somontano de Barbastro.
Ingurune naturala
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Eskualdeko iparraldea aurre-piriniotan kokatuta dago n, Ribagorzaren jarraipen geografiko moduan. Zelaietan zerealak eta olibondoak tartekatzen dira artadiekin. Hegoaldean ordea Ebroko lautada dago. Ekialdean, bestela, Vessants de la Noguera Ribagorçana eta Serra Llarga-Secans de la Noguera ditu mugakideak.
Udalerriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Binéfar: 9.482 biztanle (2011).
- Tamarite de Litera-Tamarit de Llitera: 3.711 biz.
- Altorricón-El Torricó: 1.492 biz.
- Albelda: 839 biz.
- Alcampell: 762 biz.
- Esplús: 654 biz.
- San Esteban de Litera: 509 biz.
- Vencillón-Vensilló: 467 biz.
- Castillonroy-Castellonroi: 380 biz.
- Peralta de Calasanz: 243 biz.
- Camporrells: 182 biz.
- Azanuy-Alins: 181 biz.
- Baldellou: 119 biz.
- Baells: 114 biz.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Gaztelaniaz)La Literako webgune ofiziala.