Edukira joan

La Marginedako zubia

La Marginedako zubia
Santa Coloma d'Andorra
Kokapena
Herrialdea Andorra
Andorrako parrokiaAndorra la Vella
Settlement of AndorraAndorra la Vella
Koordenatuak42°29′03″N 1°29′31″E / 42.4842°N 1.4919°E / 42.4842; 1.4919
Mapa
Arkitektura
Materiala(k)harria
Estiloaherri arkitektura
Dimentsioak33 (luzera) × 9,5 (arkurik luzeena) m
Gurutzatzen duValira
Zubibegiak1
Ondarea
Kontaktua
Helbideacarretera general, 1, Santa Coloma

La Marginedako zubia (katalanez: Pont de la Margineda) La Margineda izeneko tokian zubi bat da, Andorra la Vellan. Andorran zutik mantentzen den Erdi Aroko zubi handiena da.[1]

Zubiaren ondoan Katalan hizkuntza eta literaturaren lehen kongresoa oroitzen duen eskultura bat aurkitzen da, Vicenç Alfaro eskultore valentziarrak egindakoa.

Zubiaren lehenengo aipamena 1487ko agiri batean agertzen bada ere XIV. mendean eraikia izan liteke.[2]

2003. urtean Andorrako Gobernuak Interes kulturaleko ondare izendatu zuen zubia. 2007an indusketa lanak egin ziren zubiaren osotasun guztia azaleratzeko.[2]

Andorra la Vellatik Sant Julià de Lòriara doan oinezkoentzako errege bidean dago eta Valira ibaia zeharkatzen du[1]. Harrizko zubi honek diametro handiko arku bakarra du, 9,20 metrotako altuera duena. Arkuaren zabalera 21 metrotakoa da eta zubiak guztira 33 metrotako luzera du.[1]

80 cm-ko harrizko baranda du albo bietan eta puntu gorenean bideak 2,80 metroko zabalera badu ere muturretan 5,30 eta 5,90 m ditu.[1]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. 1 2 3 4 «Puente de la Margineda» www.turisandorra.com (kontsulta data: 2024-12-06).
  2. 1 2 «Sant Julià de Lòria y el Puente de la Margineda» amiaire.net (kontsulta data: 2024-12-06).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]