Edukira joan

La Mon jatetxeko atentatua

La Mon jatetxeko atentatua
Mapa
Motabonba erasoa
Data1978ko otsailaren 17a
KokalekuDowneko konderria
Koordenatuak54°32′53″N 5°49′04″W / 54.5481°N 5.8178°W / 54.5481; -5.8178
Parte-hartzaile
Pertsona hilak12
Pertsona zaurituak30

La Mon jatetxeko atentatua, 1978ko otsailaren 17an, Ipar Irlandako gatazkan zehar, Behin-behineko IRAk Comber udalerrian burututako bonba su-eragile bidezko atentatua izan zen.

Egun hartako gaueko 21:00ak aldera, Belfast hiritik hurbil dagoen Down konderriko Comber udalerrian, La Mon House hotel eta jatetxearen kanpoaldean utzitako bonba su-etagile batek eztanda egin zuen, une horretantxe jatetxean 450 pertsona afaltzeaz egoteaz gain, jatetxe eta hoteleko langileak nahiz hotelean ostatu hartutako bezeroak zeuden. Ondorioz, 12 pertsona hil eta 30 zaurituak izan ziren

Behin-behineko IRAk eztanda egin aurretik telefonoz bonba-abisua ematen saiatu zela aipatu zuen, baina ez zen bonbak eztanda egin baina 9 minutu aurretik abisurik emateko gai izan.

1981ean Robert Murphy belfastarrak bizialdi osorako 12 espetxe zigor jaso zotuen, hildako pertsona bakoitzeko bana. 1995ean baldintzapeko askatasunean aske gelditu zen.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]