Artikulu hau "Kalitatezko 1.000 artikulu 12-16 urteko ikasleentzat" proiektuaren parte da

La Oreja de Van Gogh

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
La Oreja De Van Gogh
La Oreja de Van Gogh 01.jpg
Datuak
Jatorria Euskal Herria Donostia, Euskadi, Espainia
Musika mota Pop
Urteak 1996 - gaur egun
Produkzioa
Diskoetxea(k) Sony BMG, Columbia
Taldekideak
Pablo Benegas
Alvaro Fuentes
Haritz Garde
Xabi San Martin
Amaia Montero (1996-2007)
Leire Martínez Otxoa (2007-gaur egun)
Lehengo taldekideak
Informazio gehigarria
MusicBrainz a7c38944-b3fa-4a3d-a4bd-d3b3b06f0cbf
Twitter @laorejadevgogh
www.laorejadevangogh.com

La Oreja de Van Gogh Donostiako musika taldea da. Haien ibilbide musikala 1996n hasi zen formalki, eta Pablo Benegas, Alvaro Fuentes, Xabi San Martín, Haritz Garde eta Amaia Montero izan ziren haren lehen partaideak. Azken honek 2007an taldea utzi zuen bere bakarkako karrera hasteko, eta 2008an Leire Martinezek ordezkatu zuen.

Pop-rock taldea bezala ezagutzen bada ere, ranchera, vossa nova, dance, musika elektronika eta rock generoak ere ukitu dituzte.

Bere ospea, Latinomaerika eta Estatu Batuetara iritsi da, baita Europako hainbat tokira ere, Italia eta Frantzia kasu. Baina azken leku hauetan ez du sustapen askorik izan, 2008ko krisi ekonomikoagatik eta Amaiak taldea utzi izanagatik. Hala ere, “Lo qué te conté cuando te hacías la dormida” touran, Parisen jo zuten  La Cigale eta L'Olympia-n. “A las cinco en el Astoria” eta “Cometas por el cielo” touran, Suitza eta Erresuma Batuan jotzera heldu dira, baita lehen aipatutako Frantzia eta Italian.

Lehenengo postura heltzea lortu dute herrialde askotan abesti hauei esker: «El 28», «Soñaré», «Cuéntame al oído», «Cuídate», «París», «La playa», «Pop», «Soledad», «Mariposa», «Puedes contar conmigo», «20 de enero», «Rosas», «Muñeca de trapo», «Dulce locura», «En mi lado del sofá», «El último vals»,«Inmortal», «Jueves», «Europa VII» «La niña que llora en tus fiestas», «Cometas por el cielo», «El primer día del resto de mi vida», «Verano», «Diciembre» y «Estoy contigo».

La Oreja de Van Gogh-ek 8 milioi disko saldu dituzte haien karreran zehar eta Espainian XII mendeko salmenta maila altuena izan duen taldea da. Irabazitako sarien artean Grammy Latino, MTV Europa edo Gaviotas de Plata, Viña del Mar-eko jaialdi internazionalean, aurkitzen dira.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1996: Amaia Monteroren etorrera eta Izengabeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Amaia Montero taldera atxikitu aurretik, bere taldekideek talde bat ostau zuten “Izengabeak” ezizenarekin. Pablo Benegas gitarra jotzen zuen, Álvaro Fuentes baxua, Xabi San Martínek teklatua eta Haritz Garde bateria. Laurok U2, Peral Jam, SA eta Nirvanaren abestien bertsioak egiten zituzten. Baina haien berezko abestiak konposatzen hasi zirenean, ahots batzen falta sentitu zuten, nahiz eta hasieran Xabi San Martinek abestu.

Pablo Benegasek Amaia Montero ezagutu zuen lagun arteko afari batean. Amaiak abestu ondoren Benegasek taldearekin froga egitea eskatu zion. Nahiz eta Amaia ezezagunen aurrean abestera ukatu, azkenean froga egin zuten eta denok ados egon ziren Amaia taldeko bokalista izateko. Taldeak izen bat lortzen zentratu zen, eta kafe eta istorio askoren ondoren La Oreja de Van Gogh izena jarri zioten taldeari.

San Sebastian hiriko pop-rock lehiaketarako haien lehen maketa konposatu zuten. Horretan hiru abesti ageri dira ingelesez: “Don’t Let Them”, “One of These Days” eta “The Worst Nightmare”. Lehen lehiaketa galdu zuten, dena den ez zuten amore eman eta hurrengo urtean berriz aurkeztu ziren. Horrela 1997an VI. San Sebastian hiriko pop rock lehiaketa irabazi zuten, “Viejo Cuento”, “Dos Cristales”, “El Arbol” eta “Aquella Ingrata” bezalako abestiekin, ostean haien lehen diskoaren parte izan zirenak.

Lehiaketa irabazi ostean haien abestiak irratietan entzuten hasi ziren eta lau abestiko CD bat grabatu zuten. Maketa hori diskografieketara bidaltzea erabaki zuten. Baina azkenean abesti bakar bat eta diskografia bakarrera, hau da, Sony Music-era bidali zuten. Denbora baten ostean diskografikaren berri izan zuten. Abestia gustatu zitzaien eta zenbat grabaketa zituzten galdetu nahi zieten. Nahiz eta hiru abesti bakarrik izan, Amaiak 25 zituztela esan zuen. Uda horretako bi hilabeteetan 18 abesti grabatu zituzten, haien lehen diskoko parte izan zirenak.

1998: Dile al Sol[aldatu | aldatu iturburu kodea]

San Sebastian hiriko pop rock lehiaketa irabazi ostean Jennifer Cesekin, Epic diskografikaren partaidea, kontaktuan jarri ziren eta lehiaketan aurkeztutako abesti berberak erakutsi zioten. Iñigo Argomaizek taldea musika industrian laboralki integratzen saiatzen hari zen, horretarako bere lagun eta konpositore Rafael Berriori dei egiten dio, Donostiako taldeari laguntzeko. Haren laguntzarekin material nahiko egin zuten disko bat osatzeko.

Azkenean, deskografiak haien onespena eman eta taldea Madrilera joan zen, “Dile al sol” lehen diskoa grabatzera. Alejo Stivelen estudioa hautatu zuten grabazioak egiteko.

Alejo Stivel, Tequila taldeko partaide ohia, musika munduko aholkuak eman eta luxuzko zenbait kolaborazio lortu zituen taldearentzako. Azkenean 1998ko maiatzaren 17an haien lehen diskoa “Dile al Sol” merkaturatu zen.

Disko horretako lehenengo single-a “El 28” izan zen. Abesti honen izena unibertsitatera joateko hartu behar zuten autobusaren omenez idatzi zuten, hau da 28 linakoa. Honen ostean “Soñaré” single-a etorri zen, nazioarteko arrakasta lortu zuen lehenengo abestia. Disko honi esker Ondas saria jaso zuten. Honen 150 kontzertu baino gehiago egin zituzten Espainia osotik, eta Hombres G-rekin touran aritu ziren. Nahiz eta arrakasta handirik ez izan hasieran, bigarren single- jaurtiketaren ostean zenbakiek gora egin zuten eta 80.000 kopia saltzera heldu ziren.

2000: El Viaje de Copperpot[aldatu | aldatu iturburu kodea]

La Oreja de Van Gogh Amaia Moterorekin

“Dile al Sol” lehen diskoaren arrakastaren ostean, haien bigarren diskoan lan egiten hasi ziren. “El viaje de Copperpot” Du Manoir estudioan grabatu zen, Landa frantsesetan, eta Neil Walker ingelesa izan zuten produktore bezala. Los Goones pelikula ikusten hari zirela aukeratu zuten bigarren disko honen izena. Pelikulan agertzen den altxor bilatzailean, Chester Copperpot-en inspiratu ziren izena hautatzeko.

El Viaje de Copperpot 2000ko iraileko 12an merkaturatu zen. Hamabi abestik osatzen dute eta lehen single-a “Cuidate” du izena. Ostean beste batzuk etorri ziren, “La Playa”,“Paris”, “Soledad” eta “La Chica del Gorro Azul” bezalakoak.

Gainera, bigarren disko honen ospeak Amaia Montero bokalistaren eta beste artista batzuen kolaborazioak bultzatu zuen, hala nola Alex Ubago, El Canto del Loco, Jose Luis Perales eta Presuntos Implicados.

Disko honen soinuak Latinoamerikara heltzea lortu zuten. “Cuidate” singleari esker taldeak ospea lortzen hasi zen Mexikon. 2002ko otsailean, 20.000 buruko Mexikoko Audiotorio Nazionala betetzea lortu zuten, han egon ziren bi egunetan. Latinoamerikan hainbat kontzertu eman zituzten. Bigarren disko honen 1.000.000 kopia baino gehiago saldu ziren eta “La Oreja de Van Gogh” deitutako DVDa argitaratu zuten, han haien bideoklipak ageri ziren.

2003: Lo que te conté mientras te hacías la dormida[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2003ko apirilak 28an “Lo que te conté mientras te hacías la dormida” diskoa argitaratu zen. “Puedes contar conmigo” izan zen disko hau aurkeztuko zuen lehen abestia, Amaia Monterok eta Xabi San Martinek konposatua. Abesti honi esker, La Oreja de Van Gogh Espainiako zerrendetan lehen postua lortu zuen berriz, nahiz eta Operacion Triunfo telebista programak ekarritako konpetentzia izan.

2003ko maiatzaren 13an Madrilgo Pachá diskotekan zenbait abesti berri aurkeztu zituzten zuzenean. Eta 60 geldialdi baino gehiago izango zituen tour bat hasi zuten. Ostean, El Canto del Loco taldearekin batera Gira Movilstar hasi zuten. Las Ventaseko Zezen Plazan emandako kontzertua izan zen arrakasta handiena izan zuena, 20.000 ikuslerekin.

Arrakasta honekin  batera haien ospea sudamericara hedatu zuten, batez ere Mexikora. Frantziara ere heldu ziren, eta birritan jo zuten Capital Galan.

Horrela, La Oreja de Van Goghek haien hirugarren diamantezko diskoa lortu zuten. Espainia eta Sudamerika ostean, Estatu Batuetan tour bat hasi zuten, eta haien kontzertu hoberenak DVD batean bildu zituzten. Espainian berrogeita hamar mila kopia saldu ziren, eta Mexikon hamar mila. «Puedes contar conmigo», «20 de enero», «Rosas», «Deseos de cosas imposibles», «Vestido azul», «Bonustrack» edo «Historia de un sueño» bezalako abestiak talde donostiarraren klasiko berriak bihurtu ziren.

Nahiz eta denboraldi batez gelditu, 2005ean Viña del Mar jaialdira joan ziren Chilen. Ikusleek La Oreja de Van Goghen ikustaldia Gaviota de Plata sariarekin ohoratu zuten.

2006: Guapa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2006an La Oreja de Van Goghek 10 urte bete zituzten eta laugarren lana argitaratu zuten: Guapa. Azken disko hau telefono mugikorretarako eskura egon zen lehen album espainiarra izan zen. Urte hartan “Los Sims 2: Mascotas” bideojokoa atera zen, eta La Oreja de Van Goghek “dulce locura” abestia moldatu zuten joko honetarako.

“Muñeca de trapo” izan zen disko hau ezagutzera eraman zuen lehen singlea. Bigarren singlea “Dulce locura” izan zen eta lehena baino arrakasta gehiago lortu zuen. Honen ostean “Perdida” abestia atera zuten, baina hurrengo singleak, “En mi lado del sofá” guztiz gainditu egin zuen. Laugarren lan honen ostean, talde donostiarrak hainbat gira egin zituen, lehenengoa Guapa Tour Seat izan zen, Chilen hasi zen eta Sudamerikatik hedatu zen. 2007an Espainiara itzuli eta Coti eta Dover talde espainiarrekin batera Gira LKXA hasi zuten eta Santiago de Compostela, Bilbo, Madrid, Zaragoza, Málaga, Valencia eta Bartzelona bezalako hiri garrantzitsuetan jo zuten. La Oreja de Van Goghek Guapa albumaren eraldaketa batzuk egin zituzten italieraz, haien ospea Europan zehar hedatzeko, “Bambola di pezza” y “Dolce follia”, hau da “Muñeca de trapo” eta “Dulce locura” abestiekin. Urte hartan haien bostgarren lana konposatzen hari ziren berri eman zuen.

2007: Amaia Monterok La Oreja de Van Gogh uzten du[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2007ko azaroak 19an Amaia Monterok, La Oreja de Van Goghen blogaren bidez, 11 urte ostean taldea utziko zuela azaldu zuen. Taldeko beste partaideek, taldeak jarraitu eta bokalista berri baten bilaketan zeudela adierazi zuten.

Bokalista berri baten bilaketan zeudela, taldeak LOVG- Grandes éxitos deituriko bilduma argitaratu zuten, Amaia Monteroren ahotsa izango zuen azken lana izango zen.

2008: A las cinco en el Astoria eta Leire Martínez[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2008ko martxoaren 30ean, zurrumurru asko izan ziren Leire Martínez, Factor X telebista programaren partaidea, talde donostriarraen bokalsita berria izango zela eta. 2008ko uztaileko 14ean prentsa elkarrizketa batean Leire Martínezen sarrera baieztatu zuten.

2008ko irailaren 2an “A las cinco en el Astoria”, haien bostgarren lana, argitaratu zuten. Lan honek Leire Martínezen ahots izango zuen lehen lana izan zen eta “El último vals” izan zen lehen singlea. Irailak 20an lehen postua lortu zuten Los cuarenta principales-en zerrendetan “El último vals”ari esker, eta urriaren 14an berriz lortu zuten “Inmortal” bigarren singleari esker. Hirugarren singleak “Jueves” izan zuen izena eta 2004ko martxoak 11ko eraso terroristari buruzko oroimen abestia izan zen. 2009ko azaroan azken disko honek 20.000 kopia saldu zituen, haietatik 160.000 Espainian saldu zien. 2009ko martxoan Leire Martínezekin lehen toura hasi zuten haien jaioterritik: Donostia. Hau talde donostiarraren tour luzeena izan zen, 100 kontzertu baino gehiagorekin.

2009: Nuestra casa a la izquierda del tiempo y Un viaje al Mar Muerto[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2009ko irailean Tony Aguilarrek Los cuarenta principales-en bidez “Cuentame al oido” La Oreja de Van Goghen single berria aurkeztu zuen, haien lehenetariko abestia zen, baina orain orkestra batez lagunduta. Irailaren 12an disko berriaren izena argitara eman zen: “Nuestera casa a la izquierda del tiempo”. Laster urrezko diskoa bihurtu zen 30.000 kopia saldu ondoren. Disko honek abesti zaharrak eta beste zenbait berri biltzen zituen.

2009an taldeak Israelera bidaiatu zuten, Itsaso hilaren ertzean kontzertu bat grabatzeko, orkestra baten laguntzaz, horrela aurkeztu zuten haien disko berria. Han zeudela, “Jueves” David Broza abeslari islamiarrarekin abestu zuten habrearez, eta Mira Awad abeslari arabiarrarekin arabieraz abestu zuten.

2009ko azaroan Tambor de Oro sari donostiarra lortu zuten. 2010eko urtarrilaren 20an jaso zuten saria, Donostiako danborradetan, nori “20 de enero” abestia eskaini zioten.

“Un viaje al Mar Muerto” 2010ko apirilaren 10 eta 11 argitaratu zen Madril eta Bartzelonan. 22 aste ostean “Nustra casa a la izquierda del tiempo” salgaien top 3ra heltzea lortu zuen. Apirilaren 13an diskoaren aurkezpen bat, pelikularen DVDa eta argazkiz osatutako liburuxka bat argitaratu zuten.

2011: Cometas por el cielo[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Otsailaren 23an, 2010ean leku izango zuen gira bat iragarri zuten, 120 kontzertu baino gehiago izango zituena, eta gero haien hurrengo albumean lan egiten hasiko ziren: “Cometas por el cielo”.

2011ko uztailaren 16an disko berriaren lehen singlea ezagutzera eman zuten 40 principales irrati saioaren bidez, haren izena “La niña que llora en tus fiestas” izango zen. “Cometas por el cielo” irailaren 13an atera zen salgai, eta lehen singleak 40 principalesko lehen postua lortu zuen. Urrezko diskoa izatera heldu zen 30.000 kopia baino gehiago saltzera heldu zirenean.

2016: El planeta imaginario[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2016ko irailaren 10ean La Oreja de Van Goghek “Verano” deituriko abestia atera zuten, haien hurrengo eta seigarren albumaren aurrerapen bezala. Abesti honek arrakasta handia izan zuen eta lehen postua lortu zuen Sudamerikako hainbat herrialdeetan, hala nola, Colombia, Peru, Chile eta Argentina.

Azaroaren 4an album berria argitaratu zuten. Lehen postua lortu zuen hamaika herrialdeetan: Chile, Argentina, Bolivia, Colombia, Costa Rica, República Dominicana, El Salvador, Panamá, España, Estatu Batuak eta México.

2016ko azaroaren 29 Nerbioi saria jaso zuten Bilboko alkaldearen eskutik, Juan María Aburto. 2017ko martxoaren 14an bigarren singelaren videoklipa atera zen “Diciembre” izenekoa. 2016ko abenduaren 17an El planeta imaginario toura hasi zuten Vitorian, neguan zehar Espainian harituko ziren kontzertuak ematen. 2017ko maiatzean Estatu Batuetatik toura aurkeztu zuten.

Diskografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Amaia Monterorekin:

  • Dile al Sol (1998ko maiatzaren 18an)
  • El viaje de Popperpot (2000ko irailaren 10ean)
  • Lo que te conté mientras te hacías la dormida (2003ko apirilaren 28n)
  • Guapa (2006ko apirilaren 26an)

Leire Martinezekin:

  • A las cinco en el Astoria (2008ko apirilaren 2an)
  • Cometas por el cielo (2011ko irailaren 13an)
  • El planeta imaginario (2016ko azaroaren 4an)

Tourak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 1998/1999 — Tour Dile al Sol (Los Piratas eta Hombres Gren laguntzarekin)
  • 2001/2002 — Tour El Viaje de Copperpot
  • 2003 — Gira Movistar Activa (Con El Canto del Loco)
  • 2003/2005 — Tour Lo Que Te Conté Mientras Te Hacías La Dormida
  • 2006/2007 — Tour Guapa
  • 2007 — Gira LKXA ( Dover y Cotirekin)
  • 2009/2010 — Tour A las cinco en el Astoria
  • 2009 — Juntos e Inolvidable Tour (Reik-ekin, bakarrik Méxicon)
  • 2011/2012 - Tour Cometas por el cielo
  • 2013/2015 - Gira primera fila
  • 2016/2018 - El Planeta Imaginario Tour

Taldekideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hauek dira taldeko kideak:

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: La Oreja de Van Gogh Aldatu lotura Wikidatan

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]