La Pochota

Koordenatuak: 16°42′30″N 93°01′00″W / 16.708333°N 93.016667°W / 16.708333; -93.016667
Wikipedia, Entziklopedia askea
La Pochota
Motazuhaitz aparteko
Geografia
Map
Koordenatuak16°42′30″N 93°01′00″W / 16.708333°N 93.016667°W / 16.708333; -93.016667
Estatu burujabe Mexiko
Mexikoko estatu Chiapas
La Pochota zuhaitza.

La Pochotona edo La Pochota Chiapa de Corzo (Mexiko) herrian dagoen herriko kulturaren araberako zuhaitz magikoa da. Herriko enparantzan dago, Ángel Albino Corzo eskainitako parkean. Hiriko sinboloa da zuhaitza eta haren historiaren testigu garrantzitsua izan da. Zuhaitz historiko gisa babestuta dago.

Espeziea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zuhaitza kapok edo Ceiba pentandra da, Bombacaceae familiakoa. Landare hau oso garrantzitsua da Maien kulturan. Ale hau ehun urtetik gorako zuhaitza da.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zuhaitz historikoaren adierazpena.

Ikerketarik ez izan arren, milaka urte dituen zuhaitztzat hartzen da, zuhaitz horren inguruan sortu baitzen Chiapa de Corzo hiria, 1528an. Kontatzen denez, zuhaitz horren itzalpean, merkatariek beren produktuak erakusten zituzten plazan. Ceiba zuhaitz sakratutzat hartzen zuten antzinako Chiapaneca herriak eta Mesoamerikako beste herri batzuek.

1945ean bizilagun gogaikarri batek, garai batzuetan askatzen dituen kotoi kopuru handiengatik haserretuta, nahita su eman zion. Suak Pochotaren heren bat suntsitu zuen. Sua herriaren laguntzarekin itzali zen, gaur egun arte bizirik iraun duen eta hazten ari den adar bat salbatzea lortuz.

1993ko uztailaren 8an, Chiapas estatuko gobernadore Elmar Harald Setzer Marseillek Potxota babesteko adierazpena egin zuen, eta Chiapasko Lehen Zuhaitz Historiko eta Nabarmenaren titulua eman zion.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo esteka[aldatu | aldatu iturburu kodea]