La Toberíako ur-jauziak
Itxura
| La Toberíako ur-jauziak | |
|---|---|
| Datu orokorrak | |
| Garaiera | 752 m |
| Mota | ur-jauzia |
| Geografia | |
![]() | |
| Koordenatuak | 42°51′15″N 2°16′33″W / 42.8540596°N 2.2757242°W |
| Herrialdea | |
| Probintzia | |
| Arabako eskualdea | Aguraingo kuadrilla |
| Udalerria | Asparrena |
| Arabako kontzeju | Andoin |
La Toberíako ur-jauziak Araba ipar-ekialdeko Andoin herritik hurbil dauden ur-jauziak dira, Arabako lautadaren ekialdean, Nafarroa Garaiarekiko mugaren alboan.[1][2]
Izena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Toba arrokaren ugaritasunak ematen dio izena. Arroka oso porotsua da. Materia begetalaren gainean prezipitaturiko karbonato kaltzikoak osatzen du, eta materia organikoa hil eta deskonposatzerakoan, hark utzitako hutsunea bete egiten da.[3]
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Entzia mendilerroaren iparraldeko isurian aurkitzen dira ur-jauziak, erkametz (Quercus faginea) baso baten barnean, 752 metroko altitudean. Bidean, ehun urtetik gora dituzten pagoak ere badaude. Eurite sasoian ikusten dira ur-jauzi hauek, Tobería ibaiko urak gainezka egiten duenean. 38 metroko altuera jaisten dute bi jauzi nagusitan.[4]
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Toberia, urari bide eginez - Lautada» Alea.eus (kontsulta data: 2025-10-20).
- ↑ «Toberiako ur-jauziak» Wikiloc (kontsulta data: 2025-10-20).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Cascadas de la Tobería ( 1,3 km)» www.uragentzia.euskadi.eus 2014-08-22 (kontsulta data: 2025-02-23).
- ↑ «La Toberíako ur-jauziak (1,2 km)» www.arabakolautada.eus.
