Edukira joan

La Voz de Vizcaya

Wikipedia, Entziklopedia askea
La Voz de Vizcaya
Motaegunkari
Fitxa teknikoa
Hizkuntzagaztelania
Argitaratze lekuaBilbo
Historia
SortzaileaEstanislao Jaime Labairu Goikoetxea
ZuzendariaEstanislao Jaime Labairu Goikoetxea eta Antonio de Valbuena

La Voz de Vizcaya Bilbon 1880an argitaratutako egunkaria izan zen.[1]

1879ko abenduaren amaieran edo 1880ko urtarrilaren hasieran jaio omen zen. Estanislao Jaime Labairuk sortua, eta hura ere zuzendu zuen hasiera batean.[1] Kausa legitimistaren defendatzaile sutsua, José de Selgas izan zuen bere laguntzaileen artean.[1] Noizbait, Balbuena batek hartu zuen zuzendaritza, Navarro Cabanesek Antonio de Valbuena izan zitekeena.[1] Erredaktore buru Juan de la Cruz Elizondo izan zuen. Justiziak jazarria, bere sorreraren urte berean desagertuko zen eta hurrengo urtearen hasieran Lau-Carúk ordezkatuko zuen.[1]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b c d e Navarro Cabanes 1917, 130 orr. .

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]