Edukira joan

La cocina de Nicolasa

Wikipedia, Entziklopedia askea
La cocina de Nicolasa
Jatorria
Egilea(k)Nicolasa Pradera
Argitaratze-data1933
IzenburuaLa cocina de Nicolasa
Ekoizpen lekuaMadril
ArgitaletxeaPress of Rivadeneyra (en) Itzuli
Orrialdeak338
Ezaugarriak
Hizkuntzagaztelania
Argumentu nagusiaEuskal sukaldaritza

La cocina de Nicolasa (Nikolasaren sukaldaritza) euskal sukaldaritzako liburu klasikoa Nicolasa Pradera sukaldari markinarrak 1933an plazaratu zuen. Hitzaurrea Gregorio Marañón idazleak idatzi zion. Lanak edizio ugari ezagutu ditu, hogei inguru,[1] azkena 2010eko, Txertoa argitaletxearen eskutik. Euskal gastronomiaren erreferentziazko lana bihurtu zen.[2]

Funtsean sukaldeko errezetak dira, arlo desberdinetan: saldak, zopak, pureak, makarroiak, arrautzak, tortillak, frijituak, arrainak, saltsak, haragi-platerak, hegaztiak eta ehiza, egosiak edo potajeak, barazkiak, haragi-erreak, hegaztiak eta ehiza, fianbreak, konpotak, izozkiak, gozokiak, gozogintza.[3]

Liburuaren fitxa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Izenburua: La cocina de Nicolasa[4]
  • Egilea: Nicolasa Pradera. Hitzaurrea: Gregorio Marañón.
  • Argitaletxea: Rivadeneyra (Madril). Lehenengo edizioa.
  • Hizkuntza: Gaztelania
  • Urtea: 1933
  • Orrialdeak: 338

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]