La escopeta nacional

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
La escopeta nacional
Jatorria
Argitaratze-data 1978
Jatorrizko izenburua La escopeta nacional
Jatorrizko hizkuntza katalana
gaztelania
Jatorrizko herrialdea Espainia
Ezaugarriak
Genero artistikoa film komikoa
Iraupena 95 minutu
Kolorea koloretakoa
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k) Luis García Berlanga
Gidoigilea(k) Luis García Berlanga
Rafael Azcona

Antzezlea(k)
Agustín González
Amparo Soler Leal
Antonio Ferrandis
Bárbara Rey
José Luis López Vázquez
José Sazatornil
Mónica Randall
Rafael Alonso
Luis Escobar, 7th Marquis of the Guadalquivir Marshes
Conchita Montes
Ángel Álvarez
Héctor Alterio
Chus Lampreave
[[Kategoria:Agustín Gonzálezek Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Amparo Soler Lealek Itzuli antzeztutako filmak]]




[[Kategoria:Mónica Randallek Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Rafael Alonsok Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Luis Escobar, 7th Marquis of the Guadalquivir Marshesek Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Conchita Montesek Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Ángel Álvarezek Itzuli antzeztutako filmak]]

Ekoizpena
Ekoizlea Alfredo Matas Itzuli
[[Kategoria:Alfredo Matasek Itzuli ekoitzitako filmak]]
Argazki-zuzendaria Carlos Suárez Morilla
Fikzioa
Kontakizunaren tokia Madril
Historia
Jasotako sariak Q21768390
Kanpo loturak
kronologia

La escopeta nacional National Heritage Itzuli

La escopeta nacional (euskaraz Eskopeta nazionala) 1978ko Luis García Berlanga espainiar zinema zuzendariaren komedia filma bat da. Bertan, Luis Escobar, José Luis López Vázquez, Amparo Soler Leal, José Sazatornil, Antonio Ferrandis, Luis Ciges, Agustín González, Mónica Randall, Bárbara Rey, Rafael Alonso, Chus Lampreave, Félix Rotaeta, Laly Soldevila, Andrés Mejuto, Conchita Montes, Rosanna Yanni eta Mimí Muñoz aktoreek antzeztu zuten.

Patrimonio Nacional ("Ondare Nazionala", 1981) eta Nacional III ("Nazionala III") filmeekin batera Luis García Berlangak zuzendutako Espainiako Trantsizioari buruzko trilogia osatu zuen. Filma berez, frankismoaren azken urteetako maila soziala, politikari eta enpresaburuen erretratu azidoa da.

Madrilgo Erkidegoko Aldea del Fresno udalerrian filmatu zen.

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

1972ko negua. Jaume Canivell (José Sazatornil), atezain elektroniko lantegi bateko kataluniar enpresaburua bere idazkari eta maitalearekin batera (Mónica Randall) Madrilgo herri batera joan da, bertan Leginetxeko markesen jabetzakoa den "Los Tejadillos" etxaldean Jaume berak bere poltsikotik ordaindutako ehizaldi batean parte hartzeko, nahiz eta ofizialki etxaldean markesak bere adiskideei ordaindutako ehizaldia dela aipatzen den.

Canivellen helburua garai hartako espainiar goi mailarekin buruz-buru jardutea da, horren bidez bere negozioa hobetu, diru etekinak atera eta Madrilen eraikitzen ari den urbanizazioan bere atezain-elektronikoak saldu eta jar daitezen, horretarako ehizaldian parte hartzen ari den Espainiar Gobernuko Industria ministroa den Álvaroren (Antonio Ferrandis) adiskide egingo da. Baina Jaume etxaldera iritsi denetik ezustekoak eta pertsonaia absurduen agerpenak ugariak izango dira. Jaume eta bere bikotearen egonaldian zehar Leginetxeko markesaren (Luis Escobar) bilduma bitxi baten suntsipenaren lekukoak izan dira (bere ehundaka maitaleen pubiseko ile bildumaren suntsiketa), bai eta markesaren seme onanistak (José Luis López Vázquez) burututako emakumezko aktore masokista (Bárbara Rey) baten bahiketa ere, edota Espainiako gobernuaren jazotako bapateko aldaketa, ondorioz ordurarte bere kontaktua zen Industria ministroa kale gorrian gelditzen delarik, azken gertakizun honek Jaume ehizaldian dagoen eta Opus Deiekoak diren Gobernu talde berriaren adiskide izatera bultzaraziko du, guztia bere atezain-elektroniko negozioaren onura lortzearren.

Xelebrekeria askoren artean, Canivell berak zinema ekoizlearen papera antzeztu beharko du, etxaldeko kaperako mezan lagundu, ehizaldia berak ordaintzea "onartu", edota etxaldean ospatutako bingo lehiaketa bateko saria eskuzabaltasunez "itzultzera" derrigotua izango da.

Aktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]