La guitarra flamenca de Yerai Cortés
La guitarra flamenca de Yerai Cortés | |
---|---|
![]() | |
Jatorria | |
Argitaratze-data | 2024 |
Estreinaldi-data | 2024ko irailaren 20a |
Izenburua | La guitarra flamenca de Yerai Cortés |
Jatorrizko hizkuntza | gaztelania |
Jatorrizko herrialdea | Espainia |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | film dokumentala |
Iraupena | 95 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | C. Tangana |
Antzezlea(k) | |
Yerai Cortés (en) ![]() | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | C. Tangana |
Konpainia ekoizlea | A Contracorriente Films |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Yerai Cortés (en) ![]() |
Argazki-zuzendaria | Arnau Valls Colomer (en) ![]() |
![]() ![]() ![]() ![]() ![]() |
La guitarra flamenca de Yerai Cortés 2024ko Antón Álvarez espainiar zinema zuzendariaren film dokumentala da.
Sinopsia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Anton Alvarez, C. Tangana izenez ezaguna, ospea lortzen ari zen. «El Madrileño» diskoa kaleratu berri zuen, eta Madrilgo ekoizle batek etxean egin behar zuen festara gonbidatu zuen. Jendez beteta zegoen festa. Gau hartan noizbait, Montse Cortés abesten hasi zen; madrildarraren abeslari gogokoenetako bat da. Montseren ondoan zegoen Yerai Cortés, eta emakumeari lagundu zion gitarraz. Tangana harrituta gelditu zen gaztearen gaitasuna eta berezitasuna ikustean. Gau hartan, Yerairi bere proiektuaren inguruan galdetu zion Antonek, eta gitarra joleak disko bati buruz hitz egin zion. Gitarra disko bat zen, bere bizitza eta familiaren historia kontatzen zituena. Cortések pena aipatzen zuen, bere bizitzan inpaktu handia izan zuena, munduarekin partekatu nahi zuena. Alvarezek pelikulak zuzentzeko ametsa zuen, eta ideia hori nabarmen errealistagoa bilakatua zen Little Spain ekoiztetxea sortu zuenetik.[1]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Musikaren laguntza apur batekin» Berria 2024-12-18 CC BY-SA 4.0 lizentziapean.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
![]() |
Artikulu hau zinemari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |