La infiltrada
| La infiltrada | |
|---|---|
| Jatorria | |
| Argitaratze-data | 2024 |
| Izenburua | La infiltrada |
| Jatorrizko hizkuntza | gaztelania euskara |
| Jatorrizko herrialdea | Espainia |
| Ezaugarriak | |
| Genero artistikoa | film dramatikoa eta thrillerra |
| Iraupena | 118 minutu |
| Kolorea | koloretakoa |
| Grabazio lekua(k) | Donostia |
| Zuzendaritza eta gidoia | |
| Zuzendaria(k) | Arantxa Echevarría |
| Gidoigilea(k) | Amèlia Mora (en) Arantxa Echevarría |
| Antzezlea(k) | |
| Ekoizpena | |
| Ekoizlea | Mercedes Gamero (en) |
| Konpainia ekoizlea | Beta Fiction Spain (en) |
| Edizioa | Victoria Lammers (en) |
| Bestelako lanak | |
| Musikagilea | Fernando Velázquez |
| Argazki-zuzendaria | Javier G. Salmones (en) |
| Fikzioa | |
| Kontakizunaren tokia | Donostia |
| Argumentu nagusia | operational cover (en) |
La infiltrada (euskaraz: «infiltratua») 2024ko Arantxa Echevarría bilbotar zinema zuzendariaren thrillerra da. Gaztelaniaz grabatua- jatorrizko bertsioan euskarazko hitzek %5 betetzen dute, gutxi gorabehera-, filma euskarara bikoiztuko dute.[1]
Sinopsia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aranzazu Berradre Marín da ETAn infiltratu zuen polizia nazional baten ezizena. 20 urte besterik ez zituela, infiltraturiko emakume bakarra izan zen, eta Donosti komandoa desegitea lortu zuen.[2]
Pertsonaiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Carolina Yuste: Aranzazu Berradre Marín
- Luis Tosar : Ángel "el Inhumano"
- Víctor Clavijo: "Teruel"
- Nausicaa Bonnín: Andrea
- Iñigo Gastesi: Kepa Etxebarria
- Diego Anido: Sergio Polo Cabases
- Pedro Casablanc: polizia burua
- Isidoro Fernández: komisarioa
Ekoizpen eta estreinaldia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]La infiltrada Bowfinger International Pictures, Beta Fiction Spain, Esto también pasará eta Infiltrada LP AIE ekoiztetxeak egin zuten, Filmfactory Entertainment elkartearekin, Movistar Plus+, Atresmedia, EiTB[3], eta Crea SGR eta ICAAren babesarekin.[4] Grabazioa 2024ko otsailaren 5ean hasi[5] eta eszena nagusiak Donostian egin zituzten.[6]
Beta Fiction Españak banatua, 2024ko urriaren 11n estreinatu zuten Espainian.[7][8] Lehen asteburuan 1,1 milioi euro baino gehiago lortu zuen, eta, beraz, 2024an espainiar film baten bigarren estreinaldirik arrakastatsuena izan zen.[9]
Kritika
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hau zioen Urtzi Urkizu Berriako kazetariak filma ikusi berritan: «La infiltrada filma benetako gertaeretan oinarrituta dagoela diote ekoizpena saldu dutenek, nahiz eta 1990eko hamarkadan gertaera haiek bizi izan zituztenekin ez duten hitz egin. Emaitza manikeoa eta demagogoa dela esatea gutxi esatea da».[3]
HobbyConsolas aldizkariko María Bescósek 80 puntu eman zizkion filmari ("oso ona") «erritmoa eta tentsioa etengabeak» direla eta Yusteren lana pelikulako onena dela goraipatuz.[10]
Rubén Romero Santos Cinemaníako kazetariak 5 izarretik 4 baloratu zituen, eta «terrorismo politikoa genero-terrorismoarekin nahasten denean aireratzen eta gailentzen» dela idatzi zuen.[11]
El Culturalgo Juan Sardák 5 izarretik 4 eman zizkion filmari, eta honela idatzi zuen: «Thrillerrik onenak bezala lotzen da, eta ausardiaz eta jakinduriaz erretratatzen du oraintsuko garai historiko bat, gaur egun nekez sinets daitekeena».[12]
Sariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Urtea | Izendatua / lana | Saria | Emaitza | ||
|---|---|---|---|---|---|
2024
|
30. Forqué Sariak | Film onena | Proposatua | [13] | |
| Emakumezko aktorerik onena | Carolina Yuste | Irabazlea | |||
| Zinema eta hezkuntza balioetan | Proposatua | ||||
2025
|
12. Feroz Sariak | Zuzendari onena | Arantxa Echevarría | Proposatua | [14] |
| Emakumezko aktorerik onena | Carolina Yuste | Proposatua | |||
| Trailerrik onena | Javier Morales | Proposatua | |||
| 79. CEC Dominak | Film onena | Irabazlea | [15] | ||
| Zuzendari onena | Arantxa Echevarría | Irabazlea | |||
| Jatorrizko gidoi onena | Amèlia Mora, Arantxa Echevarría | Irabazlea | |||
| Emakumezko aktore onena | Carolina Yuste | Irabazlea | |||
| Bigarren mailako gizonezko aktore onena | Luis Tosar | Irabazlea | |||
| Bigarren mailako emakumezko aktore onena | Nausicaa Bonnín | Proposatua | |||
| Argazkigintza onena | Javier Salmones | Proposatua | |||
| Edizio onena | Victoria Lammers | Irabazlea | |||
| Musikarik onena | Fernando Velázquez | Proposatua | |||
| 39. Goya Sariak | Film onena | Irabazlea | [16] | ||
| Zuzendari onena | Arantxa Echevarría | Proposatua | |||
| Emakumezko aktore onena | Carolina Yuste | Irabazlea | |||
| Taldeko emakumezko aktorerik onena | Nausicaa Bonnín | Proposatua | |||
| Taldeko gizonezko aktorerik onena | Luis Tosar | Proposatua | |||
| Argazkigintza onena | Javier Salmones | Proposatua | |||
| Edizio onena | Victoria Lammers | Proposatua | |||
| Gidoi original onena | Amèlia Mora, Arantxa Echevarría | Proposatua | |||
| Jatorrizko musika onena | Fernando Velázquez | Proposatua | |||
| Makillaje onena | Patricia Rodríguez, Tono Garzón | Proposatua | |||
| Soinu onena | Fabio Huete, Jorge Castillo Ballesteros, Miriam Lisón, Mayte Cabrera | Proposatua | |||
| Efektu berezi onenak | Mariano García Marty, Jon Serrano, Juliana Lasunción | Proposatua | |||
| Ekoizpen onena | Axier Pérez Serrano | Proposatua | |||
| 33. Aktoreen Batasuneko Sariak | Emakumezko aktore onena | Carolina Yuste | Erabakitzeke | [17] | |
| Bigarren mailako gizonezko aktore onena | Carlos Troya | Erabakitzeke | |||
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «ETAkoak Torrenteren eran» Berria 2024-10-13 CC BY-SA 4.0 lizentziapean.
- ↑ (Gaztelaniaz) Salinero, Mario Cerdeño. (2023-09-21). «[Noticias Carolina Yuste protagoniza ‘La Infiltrada’, la nueva película de Arantxa Echevarría»] Los Lunes Seriéfilos.
- ↑ a b «Bi Goya sari jaso ditu 'Marco' filmak» Berria 2025-02-09 CC BY-SA 4.0 lizentziapean.
- ↑ (Gaztelaniaz) «Arantxa Echevarría rueda ‘La infiltrada’, película sobre la policía nacional que entró en ETA» Panorama Audiovisual 2024-2-7.
- ↑ (Gaztelaniaz) Rivera, Alfonso. (2024-3-14). «La infiltrada, de Arantxa Echevarría, en producción» Cineuropa.
- ↑ (Gaztelaniaz) Muñoz, F.. (2024-4-2). «Tráiler en primicia de 'La infiltrada', la historia real de la policía que se adentró en las cloacas de ETA» ABC.
- ↑ (Gaztelaniaz) Cazallas, Javier. (2024-4-2). «Arantxa Echevarria nos devuelve a los 80 con el primer teaser de La infiltrada, que llega a los cines en otoño» HobbyConsolas.
- ↑ (Gaztelaniaz) «Primer tráiler de 'La infiltrada', la historia real de una policía en ETA que dirige Arantxa Echevarría y protagoniza Carolina Yuste» Cine con Ñ 2024-4-3.
- ↑ (Gaztelaniaz) Javier, Cazallas. (2024-10-14). «La infiltrada supera las expectativas en taquilla y ya es el segundo mejor estreno español de 2024» HobbyConsolas.
- ↑ (Gaztelaniaz) Bescós, María. (2024-10-9). «Crítica de La infiltrada, el thriller sobre ETA basado en hechos reales que no te dará un respiro» HobbyConsolas.
- ↑ (Gaztelaniaz) Romero Santos, Rubén. (2024-10-8). «Crítica de 'La infiltrada': cuando el terrorismo político se mezcla y confunde con el terrorismo de género» 20 Minutos.
- ↑ (Gaztelaniaz) Sardá, Juan. (2024-10-11). «'La infiltrada': la mujer que engañó a ETA durante 8 años merece esta película tensa, veraz y adictiva» El Español.
- ↑ (Gaztelaniaz) Abenia, Enrique. (2024-12-14). «Palmarés completo de los Premios Forqué 2024: 'El 47' y 'Querer' hacen pleno y ganan en el 30 aniversario» 20 Minutos.
- ↑ (Gaztelaniaz) Munsuri, María. (2025-1-26). «Premios Feroz 2025: lista completa de ganadores» Vogue.
- ↑ (Gaztelaniaz) «'La infiltrada' triunfa en las Medallas CEC y logra su primera victoria lejos de la taquilla justo antes de los Premios Goya» Kinótico 2025-2-3.
- ↑ (Gaztelaniaz) Partearroyo, Daniel de. (2024-12-18). «Premios Goya 2025: 'El 47' domina con 14 nominaciones, seguida de 'La infiltrada'» 20 Minutos.
- ↑ (Gaztelaniaz) «Karla Sofía Gascón, nominada en los Premios de la Unión Actores y Actrices 2025» 20 Minutos 2025-2-4.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Artikulu hau zinemari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
- 2024ko filmak
- Arantxa Echevarríak zuzendutako filmak
- Arantxa Echevarríak idatzitako filmak
- Carolina Yustek antzeztutako filmak
- Luís Tosarrek antzeztutako filmak
- Víctor Clavijok antzeztutako filmak
- Iñigo Gastesik antzeztutako filmak
- Nausicaa Bonnínek antzeztutako filmak
- Pedro Casablancek antzeztutako filmak
- Asier Hernandezek antzeztutako filmak
- Yune Nogueirasek antzeztutako filmak
- Jorge Monjek antzeztutako filmak
- Zinema zirriborroak
- Espainiako film dramatikoak
- Euskal Herriko film dramatikoak
- ETAri buruzko filmak
- Euskal Herrian girotutako filmak
- Espioitza filmak
- Film onenaren Goya Sariaren irabazleak
- Donostian girotutako filmak
- 1990eko hamarkadan girotutako filmak
- Gaztelaniazko filmak
- Euskaratutako filmak