La vida moderna (irratsaioa)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Logo LVM.svg La vida moderna (irratsaioa)
Jatorria
Jatorrizko izenburua La vida Moderna
Jatorrizko herrialdea Espainia
Ezaugarriak
Genero artistikoa komedia
Hizkuntza gaztelania
Antzezlea(k)
David Broncano
Quequé
Ignatius Farray

[[Kategoria:Quequé Itzuli antzeztutako lanak]]
[[Kategoria:Ignatius Farray Itzuli antzeztutako lanak]]
Emanaldia
Jatorrizko igorlea SER
Kanpo loturak
cadenaser.com/programa/la_vida_moderna/

La vida moderna espainiar irratsaio satiriko eta ironikoa da. Irratsaio hau 2014an sortu zen[1] Cadena SER-en, David Broncano (aurkezlea), Quequé (aurkezlekidea) eta Ignatius (aurkezlekidea) kideekin. Astelehenetik ostegunera emititzen den 30 minutuko programa da. Egun (2018-2019), 5. denboraldia egiten ari dira. Guztira 500 programa baino gehiago egin dituzte.

2018an Premio Ondas saria jaso zuten, hau da, irratsaioek jaso dezaketen saririk garrantzitsuena.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Irratsaio hau 2014an sortu zen Cadena SER-en, David Broncano (aurkezlea), Quequé (aurkezlekidea) eta Ignatius (aurkezlekidea) kideekin. Hasieran programa uda denboraldian egiteko sortu zen, hile batzuetarako, alegia. Irratian 30 minutuko emisioak egiten dira goizaldeetan. Programa hau irratsaio bat izanda ere, bideoan ere grabatzen da; ondoren, Youtuben eskegitzeko. Podcast formatuan ere transmititzen da.

Jendeak programa gustuko zuenez astero egitera igaro zen bigarren denboraldian, eta hortik astelehenetik ostegunerako programa izatera azken hiru denboraldietan.

Denboraldiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehenengo denboraldia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Soilik udan emititu zen eta 50 minutuko 17 programa egin ziren. Lehenengo denboraldiak saio bakoitzean pertsona famatuak elkarrizketatzen zituzten, Iñaki Gabilondo, El Langui, Paco Maruhenda, besteak beste. Programa askotan ez zuten denek batera estudioan grabatzen; telefono deien bitartez edo bakoitzak bere atala bere kontura grabatzen zuten eta gero dena biltzen zuten post-produkzioan. Hau egitea posible zen emisioa ez zelako zuzenean egiten. Egun berean hainbat saio grabatzen zituzten eta gero astero bat emititzen zen.

Bigarren denboraldia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bigarren denboraldia astero emititzen zen, irailetik uztailera. 46 saio prestatu eta emititu zituzten, 30 bat minututakoak. Hauek irratian astelehenetan emititzen ziren goizaldeko ordu batetan. Denboraldi honetan ez zituzten saio bakoitzean elkarrizketak egiten, noizean behin baizik.

Hirugarren denboraldia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hirugarren denboraldi honetan 170 saio grabatu zituzten, astero lau saio grabatzen zituztelarik. Grabaketak astelehenetan eta astearteetan egiten zituzten, egun bakoitzean bi saio grabatuz. Irratian goizeko ordu bat eta erdietan emititzen zen eta saio bakoitza 30 minutukoa zen. Youtuben, berriz, 50 minutuko saioak egiten zituzten, arratsaldeko 8retan emititzen zena, programaren ospea handitu egin zelako eta 60 bat ikusle biltzen zituzten estudioan. Ikusleek janaria, opariak, objektuak eta abar eramaten zituzten eta elkarrizketa txikiak egiten zizkieten.  

Laugarren denboraldia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Laugarren denboraldia hirugarrenaren antzekoa izan zen, ordutegi berdinarekin. Estudioa erabiltzeko denbora gutxiago zutenez jendeak ezin zituen eraman estudiora bertan uzteko objektuak (objektuen azalpenekin ez galtzeko denborarik), baina bai jateko gauzak. Hori dela eta, programaren iraupena 35 minutura laburtu zuten Youtuben.

Bostgarren denboraldia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Denboraldi honek hasiera polemikoa izan zuen. Grabatu zituzten lehen lau saioak ikusle gabe egin zituzten, hau da, Broncano, Queque eta Ignatius zeuden bertan soilik[2]. Sashimi deitu zioten programa mota honi, gordina zelako. Gordintasun honek ikuslerik, ez musikarik, ez ordenagailurik ez zegoela esan nahi du. Sashimi honek kritika asko jaso ditu ikus-entzuleen aldetik[3], Youtuben dislike gehiago izanez like-ak baino. Oraindik, hilean behin, programa mota hau egiten jarraitzen dute. Irratian programa goizeko lauretan emititzen da. 150.000 entzule izatetik 80.000 entzule izatera pasatu dira, ordu aldaketa dela eta[4]. Baina, hala ere, Youtubera igotzen dituzten saio guztiek, ordu gutxitan, 150.000 ikustaldi baino gehiago izaten dituzte. Programaren arrakasta ukaezina da[5]

Denboraldiak Kapitulu kopurua Emisioak
Lehenengo emisioa Azken emisioa
1 17 2014 2015
2 46 2015eko irailaren 2a 2016 uztailaren 19a
3 170 2016ko irailaren 5a 2017eko uztailaren 13a
4 168 2017ko irailaren 4a 2018ko uztailaren 12a
5 110 2018ko irailaren 3a 2019ko uztailaren -

Programaren egitura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Programa honetan hiru protagonista daude: David Broncano, Héctor de Miguel Martín (Quequé) eta Juan Ignacio Delgado Alemani (Ignatius Farray). Hauetaz gain, manpara atzeko teknikariak: Jorge "Coke" Peinado soinu teknikaria, Álex Pinacho produktore eta Community Manager-a, Pablo Palacios ikus-entzunezko errealizazioa, Bea Polo errealizazioa.

Programa honetan, umorea asko lantzen den faktorea da. Horretarako telebistan agertzen diren gauzak komentatzen dituzte, politikariek esandakoak edota biral bihurtzen diren bideo zein esandakoak aztertzen dituzte. Bestalde, sare sozialak erabiltzen dituzte komedia egiteko. Irratsaio honen “eskema” nolabait esateko hurrengoa da:

  • Elkarri aurkeztu
  • Zerbait labur komentatu
  • D. Broncanoren bakarrizketa (5-10min)
  • Quequéren atala (10-15 min)
  • Ignatiusen atala (programa amaitu arte)

Eskema orokor hau egunero jarraitzen da, baina hauen bitartean beste atal edo zati batzuk egiten dituzte, beti ere komedia aurretik jarriz. Sekzio hauek hiru kategorietan banatuko dira: ohikoak eta noizbehinkakoak.

Sekzioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ohikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Los monólogo de Broncano. Bertan Broncanok albiste bitxi bat aztertzen du, ironia eta eranskin barregarriak erabiliz.
  • Hola. Buenas noches. Le atiende Don Héctor. Hemen Quequék biralak egiten diren bideoak edo aurrerago aipatuko diren beste sekzio batzuetaz aritzen da.
  • Hola. Buenas noches. Aquí Don Juan Ignacio. Atal honetan, Ignatiusek pertsonaiak asmatzen eta erabiltzen ditu edo era filosofiko batean gauza errealak zein abstraktuak sortzen saiatzen da.
  • A pijo sacao. Ostegunetako saioan egiten dute. Bertan La Ser-era momentuan heltzen diren albisteak aztertzen eta komentatzen dituzte, beti ere komedia eta ironia erabiliz.
  • La promoció. Atal honetan Quequék beraien show paraleloari (La Vida Moderna Live Show) buruzko informazioa ematen du, hau da, non eta noiz egongo diren show-a egiten.
  • Sashimi. Hilero bi saio ikuslerik gabe egiten dituzte eta normalean erabiltzen duten eskema alde batera uzten dute, edozein gairi buruz hitz egiten baitute. Atal hau gordina denez ezin dituzte teknologia ezberdinak (mugikorra eta ordenagailua) erabili. Jarraitzaileek gehien gorrotatzen duten sekzioa da.

Noizbehinkakoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hemen agertzen diren gehienak Quequék eginak daude.

  • La review
  • La indignació
  • What a time to be alive
  • El "Rancius"
  • Mimimimimimimimi
  • Nos han traído una cosa
  • Grandes respuestas
  • Moviendo papeles
  • Mamadas al azar
  • Las familias
  • Cómo hemos cambiado
  • Gente que se flipa
  • Que venga un facha
  • Las pajas
  • Todo mal
  • Quequé Ferreras

La Vida Moderna Live Show[aldatu | aldatu iturburu kodea]

La Vida Moderna Live Show antzokietan hiru protagonistek egiten dituzten saio berezia da. Saio hauetarako ordaindu egin behar da. Ia hilabetero egiten dituzten saioak dira eta sarrera guztiak agortzea lortzen dute gehienetan, 3.000-7.000-ko aforoa betez. Aurten, 2019an, geratzen diren saioak Bartzelonan maiatzaren 3 eta 4ean dira, Murtzian apirilaren 26an, ekainak 15 Teatro de Méridan eta ekainak 28an WiZink centre-en (Madril)[6].

Moderdonia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Moderdonia kontzeptua hirugarren denboraldian sortu zuten estatu-mentala da[7], hau da, Espainia edo Katalunia bezala, baina gure buruetan soilik dagoena. Bandera bat ere sortu zuten eta Espainiako zein beste herrialde batzuetako (Katalunia, Euskal Herrian edo Irlandan esaterako) etxe batzuetako balkoietan eskegita topa zitekeen. Ereserki bat ere egin zuten (Ipno de Moderdonia deitua) eta 2017an Spotify-en gehien entzun zen kanten artean egon zen hilabete batez. Laugarren denboraldian estatu honen disoluzioa aitortu zuten, sortzen ari zen populismoarengatik.

Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Irratiako programarik hoberena. Ondas Saria 2018[8]

Beste batzuk[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Estudiotik kanpo grabatutako saioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Estudiotik kanpo grabatutako saioak asko izan dira. Hala ere, garrantzitsuenak Valle de los Caídosen[9][10] eta Dublinen[11][12] grabatu zituzten saioak izan dira. Valle de los Caídosera ikuslez betetako autobus batean joan ziren, saioa barruan grabatzeko asmoz, baina aurrez aurretik baimena eskatu ez zutenez, ez zieten barrura sartzen utzi eta programa  alboko landa batean egin zuten, ikusleak lurrean eserita edo camping aulkietan eserita.

Dublineko saioa konplexuagoa izan zen. Hau da, estudioan grabatzen dutenean ia beti babesleren bat daukate, Siroko betaurrekoak, LEA produktuak eta abar. Produktu hauek ikusleei ematen zaizkie, baina Quequék abisatu gabe LEA produktuetako pakete bat atzerantz bota zuen eta ikusle baten (Martín) bekokia jo zuen, zauri txiki bat eginez. Beraz, Martini kalte-ordaina eran nahi zuena eska zezakeela esan zioten, eta honek programa Dublinen egitea eskatu zuen. Dublinen pub handi baten (300 pertsonako aforoa gutxi asko) egin zen hainbat hilabete beranduago.

Polemika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Polemika batzuk izan dituzte bost urte hauetan, baina polemika edo arazo handiena 2019an izan dute. Izan ere, gauza batengatik edo beste batengatik ardi bat eraman nahi izan zuten Cadena SER-eko estudiora, inori baimenik eskatu gabe[13]. Animalien enpresa batekin kontaktuan jarri ziren eta dena adostu eta ordaintzea bakarrik geratzen zitzaien. Enpresak bere animalia Madrilera ekartzeko formalitate guztiak egin eta ordaindu ondoren, La Vida Modernako partaideak konturatu ziren Cadena SER-ek ez duela bizirik dagoen animaliarik eraikinean sartzen uzten. Beraz, animaliaren zerbitzua bertan bera geratu zen. Programak tramitearen ordainketak ordaindu ez zituenez, enpresak La Vida Moderna programa salatu zuen eta epaitegira joateko deia egin zitzaien. Momentuz ez da honen inguruan berri gehiagorik eskaini.

Autismoren inguruko “txantxak” ere egin zituzten autismoaren egun berean eta jendea haserretu egin zen. Erraketadun kirolak aipatzen ari ziren eta tenisa normalena dela esan zuten; gero, padela jende bereziak jokatzen duela; gero squash-a kokatu zuten eta Asperger gaixotasuna zutenak jokatzen zutela esan zuten; eta, azkenik, badminton-a, autistak jokatzen zutela. Hitz hauek ez ziren txantxatzat hartu, guztiz aurkakotzat baizik. Jendea asko haserretu zen[14].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) SER, Cadena (2014-07-19) «La vida moderna: Capítulo 1 (19-7-2014)» Cadena SER . Noiz kontsultatua: 2019-05-10.
  2. (Gaztelaniaz) AS, Diario (2018-09-04) «La Vida Moderna vuelve a oscuras en su primer programa de la nueva temporada» AS.com . Noiz kontsultatua: 2019-05-10.
  3. (Gaztelaniaz) «Califican de “puta mierda asquerosa” a la nueva temporada de ‘La Vida Moderna’» www.meneame.net . Noiz kontsultatua: 2019-05-10.
  4. (Gaztelaniaz) prnoticias, redacción «'La vida moderna' acusa su cambio de horario y pierde un 49% de audiencia» prnoticias.com . Noiz kontsultatua: 2019-05-10.
  5. (Gaztelaniaz) Prisa «Éxito imparable de La vida moderna, cierra octubre con casi 26 millones de reproducciones | Prisa» www.prisa.com . Noiz kontsultatua: 2019-05-10.
  6. (Gaztelaniaz) Moderdonia – La Vida Moderna Live Show . Noiz kontsultatua: 2019-05-10.
  7. (Gaztelaniaz) Viejo, Manuel (2018-03-25) «Moderdonia, el país imaginario que engancha a miles de jóvenes» El País ISSN 1134-6582 . Noiz kontsultatua: 2019-05-10.
  8. «‘La vida moderna' logra el premio Ondas 2018 a mejor programa de radio» digitalsevilla.com . Noiz kontsultatua: 2019-05-10.
  9. La Vida Moderna (2016-10-26) La Vida Moderna 3x31...es pedir la exhumación de Franco y llamarlo unboxing - Cadena SER . Noiz kontsultatua: 2019-05-10.
  10. La Vida Moderna (2016-10-27) La Vida Moderna 3x32...es que la clave del wifi del Valle de los Caídos sea "SaMataoPaco" . Noiz kontsultatua: 2019-05-10.
  11. La Vida Moderna (2019-03-25) La Vida Moderna 5x111 | La verde Irlanda . Noiz kontsultatua: 2019-05-10.
  12. La Vida Moderna (2019-03-26) La Vida Moderna 5x112 | In the name of love . Noiz kontsultatua: 2019-05-10.
  13. (Gaztelaniaz) prnoticias, redacción «'La vida moderna', a juicio por una oveja de 180 euros» prnoticias.com . Noiz kontsultatua: 2019-05-10.
  14. (Gaztelaniaz) Comín, Daniel (2018-04-09) «“La vida moderna Oh My Lol” y el autismo: Donde no hay, no se puede sacar» Autismo Diario . Noiz kontsultatua: 2019-05-10.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]