Nekazaritza ekologiko

Wikipedia, Entziklopedia askea
Laborantza ekologiko» orritik birbideratua)
Nekazaritza ekologikoko teknikekin landutako lur saila

Nekazaritza ekologikoa edo nekazaritza biologikoa (zenbaitetan, nekazaritza organikoa) nekazaritzako ustiategiak kudeatzeko sistema bat da, baliabide naturalak modurik egokienean erabiltzean oinarritzen dena, horretarako produktu kimiko sintetikoak edo genetikoki eraldatutako organismoak erabili gabe. Horrela lortutako elikagaiak ez dute lurra agortzen, natura zaintzen dute eta gisa-osasunerako ez dira berez kaltegarriak. Nekazaritza ekologikoa jasangarria eta orekatua da.

Helburuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nekazaritza mota honen helburu nagusiak hauexek dira:

  • Elikagai osasuntsuagoak eta nutrizio aldetik kalitate handikoak eskuratzea.
  • Produktu horiek eskuratzeko elementu kimiko sintetikoak ez erabiltzea.
  • Agrosistemen osasuna gordetzea edota hobetzea.
  • Sektoreko langileen bizimodua hobetzea.

Beraz, nekazaritza ekologikoak jasangarritasuna ikuspuntu guztietatik lortu nahi du. Azken helburua agrosistema sozial, ekologiko eta ekonomikoki iraunkorra lortzea da.

Nekazaritza ekologikoaren barruan nekazaritza mota asko kokatu daiteke: nekazaritza biodinamikoa, nekazaritza biologikoa, permakultura, familia-nekazaritza, herri-indigenen nekazaritza... Esperientzia desberdinak dira baina guztiek jasangarritasuna oinarritzat hartu dute ezen ekosistemen oreka eta jarraipena bilatu baitute.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.