Lacón

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Lacón

Lacón (latinez lacca) txerritik eratorria den produktu edo elikagaia da. Aberearen aurrealdeko hanketako ataletatik dator, eta nagusiki Celta, Large White, Landrace eta Duroc arrazetako txerriak izaten dira.

Txerria gutxienez 6 urteko adinarekin sakrifikatzen da, eta 90 kilogramo pisutik gora izan beharra du. Txerri hankak urdaiazpikoen antzeko ontze prozesua dute, baina epealdia zertxobait laburxeagoa da, 35 egunetakoa gutxi gorabehera. Lau aldi ditu: gazitzea, gatz hondakinen garbiketa, ezartzea edo lehortzea, eta azkenik, ontzea. Elikagai honen prozesuan ez da ketzea onartzen, honekin elikagaiak bere jatorrizko ezaugarri organoleptikoak galduko bailituzke.