Lacon punctatus

Wikipedia, Entziklopedia askea
Lacon punctatus
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaArthropoda
KlaseaInsecta
OrdenaColeoptera
FamiliaElateridae
GeneroaLacon
Espeziea Lacon punctatus
Herbst, 1779

Lacon punctatus Elateridae familiako kakalardo saproxilikoa da, zientziarako Herbstek 1779an deskribatu zuena.[1]

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

12-21 mm arteko luzera du. Ikatz koloreko gorputza, puntutxo zilarkarez zipriztindua, ezkata beltzez eta zilar-kolorekoez estalirik baitago. Ezkata argiek ez dute marrazten ez orbanik, ez marrarik.[2]

Bizilekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zuhaitz koniferoen eta hostozabalen ustelduretan bizi da. Nafarroa Garaian pinudietan arruntagoa da.[2]

Elikadura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Larbak harrapariak dira, eta egur ustelean bizi diren beste intsektu batzuen larbez eta ninfez elikatzen dira (Stictoleptura rubra kakalardoaren larbez, batez ere).

Banaketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Espezie mediterraneoa da, hegoaldeko Europan, iparraldeko Afrikan eta Asia Txikian hedaturik dagoena. Erdialdeko Europako baso termofilo batzuetan ere atzeman da. Banaketa-eremu zabala du Euskal Herrian ere, Bardeako pinudietatik Lapurdiko hariztietaraino.[2][3]

Kontserbazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

IUCNren Zerrenda Gorrian arrisku txikiko espezietzat hartua da.[4]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Lacon punctatus (Herbst, 1779). eu-nomen.eu (Noiz kontsultatua: 2019-11-7).
  2. a b c Recalde Irurzun, J. I.; San Martín, A. F.. Elatéridos Saproxílicos de Navarra (VI). Presencia de Lacon Lepidopterus (Panzer, 1801) en la Península Ibérica y aproximación a la corología del género Lacon en la comunidad foral de Navarra (Coleoptera: Elateridae). Boletín de la Sociedad Entomológica Aragonesa (S.E.A.), 49 (2011): 207‒210, researchgate.net (Noiz kontsultatua: 2019-11-7).
  3. GEREA. Forêts anciennes, landes et pelouses de Sare (Identifiant national : 720030020). inpn.mnhn.fr (Noiz kontsultatua: 2019-11-7).
  4. Méndez, M.; Dodelin, J.; Petrakis, P.; Schlaghamersky, J. eta Nardi, G.. Lacon punctatus. The IUCN Red List of Threatened Species 2010: e.T157586A5101160 (Noiz kontsultatua: 2019-11-7).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]