Lactarius acerrimus
Lactarius acerrimus | |
---|---|
![]() | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Filuma | Basidiomycota |
Klasea | Agaricomycetes |
Ordena | Russulales |
Familia | Russulaceae |
Generoa | Lactarius |
Espeziea | Lactarius acerrimus Britzelm., 1893 |
Lactarius acerrimus Russulaceae familiako onddo bat da.[1] Garratzegia (mina) sukaldaritzan erabiltzeko.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kapela: 4 eta 13 cm arteko diametrokoa, ganbila, baina laster laua eta azkenik hondoratua, oso irregularra eta uhindua. Ertza, makurtutik laura, uhindu-flexuosoa, kolore berarekin. Erradioaren ia heren batean bereiz daitekeen azala, likatsua eta distiratsua, eguraldi euritsuarekin, matea eta belusatu fin batekin lehorrarekin, azkenik, ilegabea eta zimurtsua heltzean; gamuza koloretik okre horira edo krema-okre kolorekoa eta okre-laranja koloreko zirkulu arinekin, normalean ertzerantz.
Orriak: Itsatsi-dekurrenteak, estu, okertuak, hankaren ondoan anastomosatuak, horietako batzuk urkilatuak eta tartekatuta orritxoekin, krema koloretik, krema okrera zahartzean, ertzak osorik eta kolore berarekin.
Orri dekurrenteak: Hanka ukitzeaz gain, beherantz jarraitzen duten orriak.
Hanka: Gehienetan eszentrikoa, 2 - 4 x 1 - 2 cm-koa, zilindrikoa, mehetua oinarrirantz, betea, gero fistulosoa, pruinadunetik leunera, oro har, eskrobikulurik gabe, baina batzuetan bakar batzuekin; kapelaren kolorekoa edo zurbilagoa.
Haragia: Trinkoa, zuria, baina gero apur bat grisaxka; usain gozokoa eta zapore garratz minekoa, latex ugari jariatzen du, zuria eta mina, eta ez da kolorez aldatzen.[2]
Etimologia: Lactarius terminoa "lac" "lactis" esnetik dator, esneari dagokio. Latex-a jariatzen dutelako ebakitzean edo haustean. Acerrimus epitetoa, latinetik dator, "acerrimus" hitzetik, oso garratza esan nahi du. Bere haragiaren zapore minagatik.
Jangarritasuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Sukaldaritzarako interesik gabea.
Nahasketa arriskua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lactarius zonarioides delakoarekin, hau laranjagoa da eta koniferoetan ateratzen da. Lactarius zonarius espeziarekin eta Lactarius evosmus sagar usaina duenarekin ere bai.
Sasoia eta lekua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Udan eta udazkenean hazten da Quercus zuhaitzen basoetan, batez ere basoen ertzetan eta bide ertzetan.[3]
Banaketa eremua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Europa, Ipar Amerika, Afrikako iparraldea.[4]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 420 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
- ↑ (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 82 or. ISBN 84-282-0865-4..
- ↑ (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 364 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..