Lactarius circellatus
Lactarius circellatus | |
---|---|
![]() | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Filuma | Basidiomycota |
Klasea | Agaricomycetes |
Ordena | Russulales |
Familia | Russulaceae |
Generoa | Lactarius |
Espeziea | Lactarius circellatus Fr., 1838 |
Lactarius circellatus Russulaceae familiako onddo bat da.[1] Ohikoa Euskal Herrian. Ez da jangarria, bere zapore garratza eta minagatik.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kapela: 5 eta 10 cm arteko diametrokoa, hondoratua erdigunean eta ertza uhindua eta kiribildua, azala lubrifikatua eguraldi hezearekin, gainerakoan matea, zonatua eta gris-horixka edo oliba-ardo kolorekoa.
Orriak: Estu, orritxoekin nahasiak, adnatak edo dekurrenteak, okretik kremara kolorekoak, eta laranja-herdoil kolorera pasatzen da zaurietan edo igurtzi den lekuetan.
Orri adnatak: Oinera Iritsi eta harekin bat egiten duten orriak.
Orri dekurrenteak: Hanka ukitzeaz gain, beherantz jarraitzen duten orriak.
Hanka: Labur samarra, 2,5 - 6 x 1 - 2,5 cm-koa, oinarrian mehetua. Kolore zurixkakoa hasieran, kapelaren kolore berekoa ondoren, okre koloreak hartzen ditu maspilduetan. Oineko kortex-a koloreztatutako kizkurrekin luzetara, batzuetan, fosetaren bat ikusten da.
Haragia: Zurixka eta hauskorra. Zapore garratza, usain ahula. Latex ugari, zuria, mingotsa eta ez da kolorez aldatzen.[2]
Etimologia: Lactarius terminoa "lac", "lactis", esnetik dator; esneari dagokio. Latex-a jariatzen dutelako ebakitzean edo haustean.
Jangarritasuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ez da jangarria.[3]
Nahasketa arriskua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Askotan egoten da Lactarius pyrogalus delakoaren ondoan, habitat bera du. Azken honek kapela marroi-grisetik okre kolorera doana du eta zonatu gabea, orri okre ilunagoak ditu, latex-a oso garratza eta lodia du eta airearekin kolore grisaxka hartuz gogortu egiten da.
Sasoia eta lekua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Udan eta udazkenean, xarma, zumar, lizar eta urritzen azpian.
Banaketa eremua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Europa, Japonia, Kanada eta Ameriketako Estatu Batuak.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Euskal Herriko perretxikoak.. ARANZADI Zientzia Elkarteko Mikologi Saila AURREZKI-KUTXA MUNIZIPALA, 589 or..
- ↑ (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 89 or. ISBN 84-282-0865-4..