Lactarius flavidus
| Lactarius flavidus | |
|---|---|
| Sailkapen zientifikoa | |
| Erreinua | Fungi |
| Filuma | Basidiomycota |
| Klasea | Agaricomycetes |
| Ordena | Russulales |
| Familia | Russulaceae |
| Generoa | Lactarius |
| Espeziea | Lactarius flavidus Boud., 1887 |
| Banaketa mapa | |
Lactarius flavidus Russulaceae familiako onddo espezie bat da.[1]
Sinonimoak: Lactifluus flavidus, Lactarius uvidus var. flavidus, Lactarius aspideus, Lactarius aspideus var. flavidus.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kapela: 5 eta 12 cm bitarteko diametrokoa, ganbiletik zabaldura, beti erdian irtengune batekin, kapela hondoratuta dagoenean ere nabaria da. Ertza luzaroan biribildua izaten du; gainazal hezea, distiratsua, hori-limoi kolorekoa edo argiagoa morez zikintzeko joerarekin, fibrila finekin.
Orriak: Estu, estuak, itsatsi-dekurrenteak, zuritik krema kolorerakoak, ukitzean more bihurtzen dira.
Orri dekurrenteak: Hanka ukitzeaz gain, beherantz jarraitzen duten orriak.
Hanka: Zilindrikoa, sekzio konstanteko zilindrikoa edo oinarrian apur bat puztua, helduaroan barnehutsa, zuritik horixkara, ukitzean arre-more kolorez zikintzen da.
Haragia: Ebakitzean zuria, gero more ilun kolorera biratzen, ia arrexka izatera hel liteke, mina, usain berezirik gabe. Latex ugari, zuria isolatua badago, morera herdoiltzen da haragia bezala onddoarekin kontaktuan jartzen bada.[2]
Etimologia: Lactarius terminoa "lac" "lactis" esnetik dator, esneari dagokio. Latex-a jariatzen dutelako ebakitzean edo haustean. Flavidus epitetoa, horia esan nahi duen “flavus” hitzetik dator. Bere koloreagatik.
Jangarritasuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ez da jangarria.[3]
Nahasketa arriskua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lactarius aspideus delakoa oso antzekoa da, habitata dute desberdina.
Sasoia eta lekua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hostozabalen azpian batez ere lurzoru karetsuetan.
Banaketa eremua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanada, Alaska, Europa.[4]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 361 or. ISBN 84-282-0887-X (T. 4). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C..
- ↑ (Gaztelaniaz) Asturnatura.
- ↑ Lactarius flavidus: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.