Lactarius fluens
Lactarius fluens | |
---|---|
![]() | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Agaricomycetes |
Ordena | Russulales |
Familia | Russulaceae |
Generoa | Lactarius |
Espeziea | Lactarius fluens Boud., 1899 |
Lactarius fluens Russulaceae familiako onddo espezie bat da.[1]
Kalitate gastronomiko eskasa du, zapore pikantea.
Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Kapela: 5 eta 10 cm bitarteko diametrokoa, lau-ganbila, batzuetan titiarekin, hondoratua erdian eta azkenean konkaboa, lehenengo ertza beherantz biribildua, ondoren kurbatua, azkenik izurtua; likatsua, ez oso distiratsua lehorrean, hein batean horixka-oliba kolorekoa edo grisaxka, gaztaina koloreko orbanekin, eremu zirkularrak oso estu ditu ertzerantz, arre-oliba kolorekoak, arre marroiak konpresioarekin.
Orriak: Oinera biribilduta, koskadunak, lehenago mehetuak, puntadunak, zurixkak, gero okre zurbilak, kanela kolorera biratuz hausturetan.
Hanka: 4 eta 8 cm bitarteko garaierakoa eta 0,8 eta 2 cm bitarteko lodierakoa, betea, zahartzean barnehutsa, zainak ditu luzetara, okre-gris zurbila, oinarrirantz, lehoi koloreko orbanak izaten ditu, likatsua hezean, bestela lehorra, glabroa.
Haragia: Zuria, gero arrexka oinarrian, latex ugari zuria, orrietan gris bihurtzen da, ia zapore gozokoa eta usain atseginekoa.[2]
Etimologia: Lactarius terminoa "lac" "lactis" esnetik dator, esneari dagokio. Latexa jariatzen dutelako ebakitzean edo haustean.
Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Ez da jangarria.
Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Lactarius blennius oso antzekoa da, baina kolore berdexkagoa duelako eta latexak arrexka kolorerako joera duelako eta ez griserako, bereiz daiteke.
Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Udan eta udazkenean. Hostozabalen basoetan, bereziki xarmen (Carpinus betulus) eta pagoen azpian, lurzoru karetsuak edo silizeoak. Talde txikietan.[3]
Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Mendebaldeko Europa.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 305 or. ISBN 84-282-0541-X (T. 3). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
- ↑ (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 86 or. ISBN 84-282-0865-4..