Edukira joan

Lactarius intermedius

Wikipedia, Entziklopedia askea
Lactarius intermedius
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
FilumaBasidiomycota
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaRussulales
FamiliaRussulaceae
GeneroaLactarius
Espeziea Lactarius intermedius
Krombh. ex Berk. & Broome, 1881
Banaketa mapa
BasionimoaAgaricus intermedius

Lactarius intermedius Russulaceae familiako onddo espezie bat da.[1]

Sinonimoak: Agaricus intermedius (Basionimoa), Lactarius intermedius, Lactarius cilicioides var. intermedius, Lactifluus intermedius, Lactarius citriolens var. intermedius.

Kapela: 7 eta 10 cm bitarteko diametrokoa, erdian zertxobait hondoratuta, inbutu formara iritsi gabe. Ertz leunak, ile gabeak eta kizkurtuak. Kapelaren azala glabroa, eremu zirkularrik gabe, hori-krema kolorekoa gaztetan, zahartzean zurbilagoa (azalean orban okre-arrexka kolorekoak)

Orriak: Azpi-dekurrenteak, nahiko zabal, zuri-krema kolorekoak tonu arrosekin, espora-jalkinaren ondoren hori bihurtzen dira.

Orri dekurrenteak: Hanka ukitzeaz gain beherantz jarraitzen duten orriak.

Hanka: Motza (3-4), lodia, sarritan okertua, latza, sakonera gutxiko zulotxoekin baina ez eskrobikulatua, zuri-okre kolorekoa, latexa min samarra, zuria (horitu egiten da aireak ukitzean)

Haragia: Oso trinkoa, zuria (latexak horitu egiten du), potasarekin urdin bihurtzen da. Fruta usaina du eta zaporea mingotsa eta pikantea, ez gozoa.[2]

Etimologia: Lactarius terminoa "lac" "lactis" esnetik dator, esneari dagokio. Latexa jariatzen dutelako ebakitzean edo haustean. Intermedius epitetoa, antzeko bi espezieren tartekoa delako.

Jangarritasuna

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Interes gastronomikorik gabea. Ez du balio gastronomikorik, garratza, pikantea da.[3]

Nahasketa arriskua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Lactarius scrobiculatus, ezti-kolorekoa da (ilunagoa), ertz iletsua, kapelaren azala eremu zirkularrekin eta horia da hasietatik, oso iletsua, potasarekin gris-urdinxka kolorea hartzen du eta pinuen azpian ateratzen da (ez izeietan).
  • Lactarius aquizonatus (eremu zirkular nabariagoekin)[4]

Sasoia eta lekua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udazkenean. Izei zurien azpian. Izeien eta pagoen baso mistoetan.

Banaketa eremua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alpeak, Austria‎, Eslovenia‎‎, Espainia‎, Frantzia, Italia‎, Alemania‎‎, Polonia‎‎, Grezia‎, Pirinioak.[5]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 359 or. ISBN 84-282-0887-5 (T. 4). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  3. (Gaztelaniaz) Sociedad micológica Barakaldo. Investigación y divulgación de la micologia.
  4. (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia.
  5. Lactarius intermedius: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]