Edukira joan

Lactarius lilacinus

Wikipedia, Entziklopedia askea
Lactarius lilacinus
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaRussulales
FamiliaRussulaceae
GeneroaLactarius
Espeziea Lactarius lilacinus
Fr., 1838

Lactarius lilacinus Russulaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Kolore ikusgarriko Lactarius ederra da, lila kolorekoa, eta nahiko erraz ezagutzen da. Urria Euskal Herrian. Ez da jangarritzat hartzen.

Kapela: 3 eta 8 cm arteko diametrokoa. Hasieran laua edo ganbila, gero sakonune nabarmenarekin zabaldua, gutxitan titiduna. Azala itsatsia, lehorra, matea, arrosa- lila kolorekoa, arrosa-grisaxka edo gorri-ardo kolorekoa.

Orriak: Zabal, Itsatsiak edo dekurrenteak, tartekatuta orritxoak. Gaztetan horixkak eta laranja koloreko tonuekin, zahartzean kapelaren kolore berekoak.

Orri dekurrenteak: Hanka ukitzeaz gain, beherantz jarraitzen duten orriak.

Hanka: 3 - 9 x 0,5 - 1 cm-koa, berdina edo oinarrirantz lodituta, trinkoa, zimurtsua, krema-okre kolorekoa edo gorri-ardo kolorekoa, oinarria ilupa zuri batez estalia.

Haragia: Lodia, zurixka kapelarena, lila azalaren azpian eta krema kolorekoa oinarena. Latex zuria, urtsua, lehortzean gris-berdexka bihurtzen da. Txikoria usainekoa, egoera lehorrean areagotu egiten da. Denbora batera zapore garratza.[2]

Etimologia: Lactarius terminoa "lac", "lactis", esnetik dator, esneari dagokio. Latex-a jariatzen dutelako ebakitzean edo haustean. Lilacinus epitetoa bere koloreagatik da.

Jangarritasuna

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ez da jangarria.[3]

Nahasketa arriskua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lactarius spinosulus delakoarekin, baina Lactarius lilacinus espezieak txikoria usaina eta latex-a ditu ezaugarri, hasiera batean, zapore gozokoa da, eta, azkenean, garratza, habitata ere desberdina da, Lactarius spinosulus espeziea urkietan bizi baita. Lactarius glyciosmus ere oso antzekoa da, baina koko usain handia du.[4]

Sasoia eta lekua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udazkenean, pagadietan eta haltzen artean, leku heze eta goroldiozkoetan.

Banaketa eremua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Espezie europarra. Errusia, Ameriketako Estatu Batuak eta Kongo

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 528 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 147 or. ISBN 84-505-1806-7..
  4. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 88 or. ISBN 84-282-0865-4..

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]