Lactarius pubescens
| Lactarius pubescens | ||||||||||||||||||||||||||||
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||||||||||||||
| Erreinua | Fungi | |||||||||||||||||||||||||||
| Filuma | Basidiomycota | |||||||||||||||||||||||||||
| Klasea | Agaricomycetes | |||||||||||||||||||||||||||
| Ordena | Russulales | |||||||||||||||||||||||||||
| Familia | Russulaceae | |||||||||||||||||||||||||||
| Generoa | Lactarius | |||||||||||||||||||||||||||
| Espeziea | Lactarius pubescens Fr., 1838 | |||||||||||||||||||||||||||
| Mikologia | ||||||||||||||||||||||||||||
| ||||||||||||||||||||||||||||
Lactarius pubescens Russulaceae familiako onddo bat da.[1] Nahiko ohikoa Euskal Herrian. Kolikoak eta digestio-nahasmenduak eragiten ditu.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kapela: 4 eta 10 cm arteko diametrokoa, erdian hondoratua eta ertza biribilkatuta eta iletsua. Kapela zuri-arrosa kolorekoa eta zonatu gabea, erdialdea ez da iletsua, leun samarra baizik.
Orriak: Estu eta orritxo ugarirekin, apur bat dekurrenteak, zurixkak edo arrosa zurbil kolorekoak.
Orri dekurrenteak: Hanka ukitzeaz gain, beherantz jarraitzen duten orriak.
Hanka: 3-5 x 1-2 cm-koa, kapelaren kolore berekoa, zilindrikoa, oinarrirantz mehetua, batzuetan zulotxo batzuekin.
Haragia: Lodia, zuria, garratza. Latexa zuria, "potasa cáustica"-rekin hori-laranja kolorea hartzen du eta zapore garratza du.[2]
Etimologia: Lactarius terminoa "lac", "lactis" esnetik dator, esneari dagokio. Latexa jariatzen dutelako ebakitzean edo haustean. Pubescens epitetoa latinetik dator, "pubis" hitzetik, hau da, kokotseko ile nerabea, iletsua.
Jangarritasuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ez da jangarria. [3]
Nahasketa arriskua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lactarius mairei delakoarekin nahas daiteke, baina hori-lehoi kolore fuerteagoa du eta Quercus basoetan ateratzen da. Baita Lactarius scoticus espeziarekin ere, hau txikiagoa da eta okre-lehoi kolorea du.
Sasoia eta lekua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Udan eta udazkenean, urkien azpian, batez ere lorategietan.[4]
Banaketa eremua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanada, Alaska, Ameriketako Estatu Batuak, Mexiko, Txile, Groenlandia, Islandia, Kanariak, Svalbard, Europa, Errusia, Kazakhstan, Himalaiako eremua, Mongolia, Hego Korea, Japonia, Txina, Thailandia, Australia.[5]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Kutxa Fundazioa Sozial eta Kulturala. (1992). Euskal Herriko perretxikoak. Litografía Danona s. coop.ltda, 460 or. ISBN 84-7173-211-4..
- ↑ (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 412 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
- ↑ (Gaztelaniaz) Palazon Lozano Fernando. (2006). Setas para todos. Jose Luis Añanos Echo Editorial Pirineo, 553 or. ISBN 84-87997-86-4..
- ↑ Lactarius pubescens: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1838. urtean deskribatutako onddoak
- Euskal Herriko onddoak
- Lactarius
- Kanadako onddoak
- Alaskako onddoak
- Ameriketako Estatu Batuetako onddoak
- Mexikoko onddoak
- Txileko onddoak
- Groenlandiako onddoak
- Islandiako onddoak
- Kanarietako onddoak
- Svalbardeko onddoak
- Europako onddoak
- Errusiako onddoak
- Kazakhstango onddoak
- Himalaiako eremuaren onddoak
- Mongoliako onddoak
- Hego Koreako onddoak
- Japoniako onddoak
- Txinako onddoak
- Thailandiako onddoak
- Australiako onddoak