Lactarius tithymalinus
Lactarius tithymalinus | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Agaricomycetes |
Ordena | Russulales |
Familia | Russulaceae |
Generoa | Lactarius |
Espeziea | Lactarius tithymalinus Fr., 1838 |
Basionimoa | Agaricus tithymalinus |
Lactarius tithymalinus Russulaceae familiako onddo espezie bat da. Hainbat autorearen arabera, Lactarius tithymalinus eta Lactarius porninsis onddo bera da, beraz, sinonimoak.
Sininimoa: Lactarius rubrocinctus, Agaricus tithymalinus (basionimoa).
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kapela: 5 eta 10 cm bitarteko diametrokoa. Lau biribildua, askotan erdian titi batekin, gainazal latza, erdigunetik abiatzen diren saihets irregular nabari samarrekin eta erradialki desagertzeko joera dutenekin. Erdigunean titi baten bukatzen den depresio bat izan dezake. Laranja-gorri kolorearekin erdirantz ilunagoa eta ertzerantz argiagotzeko joerarekin, hau beherantz biribildua, mehetua, batzuetan ildaska arin batzuekin batez ere onddo helduetan.
Orriak: Koska batez dekurrenteak, hankaren kolore bera hartzen dute; arrosatik horirako kolorerakoak, ukitzean gorri-arre kolorez zikintzen dira. Oso estu eta orritxoekin.
Orri dekurrenteak: Hanka ukitzeaz gain beherantz jarraitzen duten orriak.
Hanka: 5 eta 10 cm bitarteko garaierakoa eta 0,8 eta 1,5 cm bitarteko diametrokoa. Erregularra, zilindrikoa, kapelaren kolore berekoa, oinarrian kolore gorria edo gorri-arrea hartzeko joera duten mizelioen hifekin.
Haragia: Haragi kolorekoa, oinaren hondoan ilunagoa, zimitzaren usain arin batekin, zapore garratzarekin.
Latexa: Zuria, kolorez aldatzen ez dena, hasieran gozoa gero pikantea.[1]
Etimologia: Lactarius terminoa “lac” “lactis” esnetik dator, esneari dagokio. Latexa jariatzen dutelako ebakitzean edo haustean. Tithymalinus epitetoa titimalotik (edo Euphorbia helioscopia), dator, landare honek sortzen duen latex kaustikoagatik, onddoak jariatzen duen antzekoa delako; emakumearen bularra esan nahi duen grezierazko “tithos” hitzetik eta kaltegarria, txarra esan nahi duen latinezko “malus” hitzetik.
Jangarritasuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ezezaguna. Ziurrenik kaltegabea.
Nahasketa arriskua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lactarius lignyotus delakoak izan dezake antza.
Sasoia eta lekua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Udaren amaieran. Urria. Hostozabalen azpian, kare-lurretan.
Banaketa eremua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Frantzia, Alemania Txekia, Danimarka, Espainia, Norvegia.[2]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 385 or. ISBN 84-282-0540-X (T. 2). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
- ↑ Lactarius tithymalinus: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.