Esneki zuri-orrizabal

Wikipedia, Entziklopedia askea
Lactarius vellereus» orritik birbideratua)
Esneki zuri-orrizabala
Lactarius vellereus.jpg
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaRussulales
FamiliaRussulaceae
GeneroaLactarius
Espeziea Lactarius vellereus
Fr., 1838
Mikologia
Gills icon.png 
orriak himenioan
Depressed cap icon.svg 
txapel zapaldua
Decurrent gills icon2.svg 
himenioa dekurrentea da
Bare stipe icon.png 
hanka biluzik dago
White spore print icon.png 
espora zuriak dauzka
Mycorrhizal ecology icon.png 
mikorrizak eratzen ditu

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Esneki zuri-orrizabala (Lactarius vellereus) Russulaceae familiako onddo espezie bat da.

Ezin da jan, bere zapore oso minagatik

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapela: 8 eta 20 cm arteko diametrokoa, ganbila, hasieran ertzak biribilkatuta, baina laster hondoratua inbutu forman; zuria eta zahartuaz okrez zikintzen joaten da. Azal belusatua, feltrozkoa, baina ile luze agerikorik gabe.

Orriak: Nahiko lodiak, baina zabal Lactarius piperatus delakoarekin alderatzen badugu, hasieran zuriak isla urdinxkekin; gero krema kolorera pasatzen dira.

Hanka: Belusatua, lodia eta motza, oinarrian mehetua; zuria edo kapelaren kolore berekoa.

Haragia: Lodia, trinkoa, gogorra, zuria, airea ukitzean krema-hori bihurtzeko joera du, zerbait arrexka batez ere oinean. Zapore garratza eta usain ahula baina desatsegina.[1]

Etimologia: Lactarius terminoa "lac", "lactis" esnetik dator, esneari dagokio. Latexa jariatzen dutelako ebakitzean edo haustean. Vellereus epitetoa latinetik dator eta belusatua esan nahi du. Kapelaren itxuragatik.

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jangarri oso kaskarra.[2]

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Beste Lactarius zuri batzuekin. Lactarius piperatus eta Lactarius controversus bezalakoekin. Deskribatutako espezieak neurri handiko kapela du ezaugarri, azal bilotsua, kolore zuria, orriak zabal, eta oin sendo eta motza. Russula delica espeziarekin ere bai, honek ez du latexik.

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udazkenean hostozabalen basoetan.[3]

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Britania Handia, Europa.[4]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 506 or. ISBN 84-404-0530-8..
  2. (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 410 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
  3. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 373 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  4. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 94 or. ISBN 84-282-0865-4..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]