Ladis Galartza

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ladislao Galartza Etaio» orritik birbideratua)
Galartza III.a
Izen osoa: Ladislao "Ladis" Galartza Etaio
Jaiotza data: 1960ko maiatzaren 13a
(63 urte)
Jaioterria: Baraibar (Nafarroa Garaia)
Pilotaria
Modalitatea: esku huskako pilota
Egungo enpresa: Asegarce
Postua: atzelaria
Debutatze data: 1979ko urtarrilaren 28a
Debutatze pilotalekua: Eibarko Astelena pilotalekua

Ladislao Galartza Etaio, pilota arloan Galartza III.a deituraz ezaguna (Baraibar, Nafarroa Garaia, 1960ko maiatzaren 13a) esku huskako pilotari profesional ohia da. Atzelari jokatzen zuen. Euskalduna da.

1978an Espainiako Gazte Txapelketako txapeldun bilakatu ondoren profesionaletan debutatu zuen. 23 urterekin esku huskako buruz buruko finala jokatzera ailegatu zen. Bost finaletara iritsi ostean, 1991n, azkenik, Retegi II.a garaituta buruz buruko txapel nagusia bereganatu zuen.

Bere garairik onenean jokalekuetan Eratsungo Aztia topatu izan ez balu, segur aski buruz buruko txapel kopurua handiagoa bereganatuko zukeen. Buruz Buruko Txapelketa Nagusian hainbeste finaletara iristeaz gainera, aipagarri dira lau eta erdikoan lortutako txapela eta bi txapeldunordetzak, eta binakakoan lortutako lau txapeldunordetzak.

Ladislao Galartzaren anaia Galartza V.a eta seme Galartza VII.a ere esku huskako pilotari profesional izatera heldu dira; 1998an eta 2009an debutatu zuten profesionaletan, hurrenez hurren, eta 2010ean utzi zion profesional izateari Galartza V.ak.

Kirol lorpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Buruz buruko finalak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Txapelduna Txapeldunordea Tantoak Pilotalekua
1983 Retegi II.a Galartza III.a 22-16 Atano III.a pilotalekua
1984 Retegi II.a Galartza III.a 22-21 Atano III.a pilotalekua
1985 Retegi II.a Galartza III.a 22-13 Atano III.a pilotalekua
1988 Retegi II.a Galartza III.a 22-09 Atano III.a pilotalekua
1991 Galartza III.a Retegi II.a 22-15 Atano III.a pilotalekua
1992 Galartza III.a Retegi II.a 22-12 Atano III.a pilotalekua
1993 Retegi II.a Galartza III.a 22-19 Atano III.a pilotalekua

Binakako finalak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Txapeldunak Txapeldunordeak Tantoak Pilotalekua
1984-85 Bergara II.a - Martinikorena Oreja III.a - Galartza III.a 22-18 Atano III.a pilotalekua
1986-87 Ladutxe - Tolosa Alustiza - Galartza III.a 22-14 Atano III.a pilotalekua
1990-91 Retegi II.a - Arretxe Salaberria - Galartza III.a 22-19 Atano III.a pilotalekua
1992-93(1) Etxaniz - Zezeaga Urioraguena - Galartza III.a 22-15 Ogeta pilotalekua

(1) 1992-93ko denboraldian Unidas-Reur eta Asegarce eskupilotako enpresen desadostasuna zela eta bi txapelketa jokatu ziren.

Lau eta erdiko finalak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Txapelduna Txapeldunordea Tantoak Pilotalekua
1989 Retegi II.a Galartza III.a 22-06 Atano III.a pilotalekua
1990 Retegi II.a Galartza III.a 22-15 Atano III.a pilotalekua
1993 Galartza III.a Eugi 22-07 Bergarako pilotalekua