Ladislao I.a Hungariakoa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Ladislao I.a Hungariakoa
Ladislao I.a Hungariakoa

Ladislao I.aren buru-hezurra duen erlikia-ontzia


1077 – 1095
Aurrekoa Geza I.a Hungariakoa
Ondorengoa Koloman Hungariakoa

1091 – 1095
Aurrekoa Eztebe II.a Kroaziakoa
Ondorengoa Petar Svačić

Jaiotza c 1040
Poloniako Erresuma
Heriotza 1095eko ekainaren 29a
Nitra, Hungariako Erresuma, gaur egun Eslovakia
Erlijioa Katolikoa

Ladislao I.a Hungariakoa edo San Ladislao (hungarieraz: I. Szent László; latinez: Sanctus Ladislaus I; eslovakieraz: Svätý Ladislav I; polonieraz: Święty Władysław I; Poloniako Erresuma, 1040 aldean - Nitra, 1095eko ekainaren 29a) Hungariako erregea izan zen 1077-1095. urteetan. Jaieguna, ekainaren 27an da.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Geza I.aren anaia eta ondorengoa izan zen; Transilvaniaraino eraman zituen Hungariako mugak eta Kroazia eta Eslavoniako lurrak hartu zituen. Kristautasunaren aitzindari izan zen lurralde haietan eta 1091n Zagrebeko apezpikutegia antolatu zuen. Lehenengo Gurutzada antolatzen ari zenean hil zen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ladislao I.a Hungariakoa Aldatu lotura Wikidatan