Ladislao II.a Poloniakoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Ladislao II.a Poloniakoa
Jogaila of Lithuania.Image from around 1475-1480.jpg
Poloniako monarka

1386ko martxoaren 4a (egutegi gregorianoa) - 1434ko ekainaren 1a (egutegi gregorianoa)
Bizitza
Jaiotza Vilnius, 1362
Herrialdea Lituaniako Dukerri Handia
Poloniako Erresuma (1385-1569)
Heriotza Horodok (en) Itzuli1434ko ekainaren 1a (71/72 urte)
Hobiratze lekua Wawelgo katedrala
Familia
Aita Algirdas
Ama Uliana of Tver
Ezkontidea(k) Jadwiga Poloniakoa  (1386ko otsailaren 18a, 1399ko uztailaren 16a, 1386 (egutegi gregorianoa) -
Anne of Cilly (en) Itzuli  (1401 (egutegi gregorianoa) -
Anna of Cilli (en) Itzuli  (1402ko urtarrilaren 29a -  1416ko martxoaren 21a)
Elisabeth of Pilcza (en) Itzuli  (1417 (egutegi gregorianoa) -
Elizabeth Granowska (en) Itzuli  (1417ko maiatzaren 2a -  1420ko maiatzaren 12a)
Sophia of Halshany (en) Itzuli  (1422ko otsaila, 1422 (egutegi gregorianoa) -  1434ko ekainaren 1a)
Seme-alabak
Anai-arrebak
Leinua Gediminids (en) Itzuli
Jagellondarrak
Jarduerak
Jarduerak politikaria
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkak Polish–Lithuanian–Teutonic War (en) Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa katolizismoa

Jogaila, gero Ladislao II.a Jagellon (Vilna, c.1362-Horodok, 1434ko ekainaren 1a) Lituaniako duke handia (1377-1434) eta, beranduago, Poloniako erregea (1386-1434) izan zen, lehenik Jadwiga bere emaztearen ezkontide bezala 1399ra arte, eta ondoren errege bezala hil zen arte. Lituania 1377tik gobernatu zuen.

Jentil jaio zen, baina, Poloniako erregina zen Jadwigarekin ezkontzeko asmoz, 1386an katolizismora bihurtu zen, eta Ladislao (polonieraz: Władysław) izena hartu zuen Krakovian; orduan Jadwiga erregina gaztearekin ezkondu zen, eta Poloniako errege koroatu zuten Ladislao II.a Jagellon izenaz. 1387an Lituania kristautasunera bihurtu zuen. Bere bakarkako erregealdia Polonian 1399an hasi zen, Jadwiga erregina hil zenean, eta beste hogeita hamabost urte iraun zuen, polako-lituaniar batasunaren hasiera markatuz. Poloniako Jagellondarren sortzailea izan zen. Jagellondarrek Polonia eta Lituania gobernatu zituzten 1572 arte, eta Behe Erdi Aroan eta Aro Modernoaren hasieran erdialdeko eta ekialdeko Europan eragin handia izan zuten. Jogailaren erregealdian, polako-lituaniar estatua kristau munduko handiena izan zen.

Jogaila Erdi Aroko Lituaniako azken jaun paganoa izan zen. Didysis Kunigaikštis (euskaraz: «printze handia») titulua izan zuen. Poloniar agintea lortu ondoren, Krewoko Batasunari esker, polako-lituaniar estatuak Ordena Teutonikoari aurre egin behar izan zion. Jogailak 1410eko Grunwaldeko guduan lortutako garaipenari esker, poloniar eta lituaniar mugak babestu zituen eta Europan polako-lituaniar aliantzaren boterearen hasiera ezarri zuen. Ladislaoren garaian, Polonia handitu eta herrialdearen "Urrezko Aroa" deiturikoa hasi zen.


Biografia
Polonia
Artikulu hau Poloniako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.