Edukira joan

Lagopodo zuri

Wikipedia, Entziklopedia askea
Lagopodo zuri
Iraute egoera

Arrisku txikia  (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
KlaseaAves
OrdenaGalliformes
FamiliaPhasianidae
GeneroaLagopus
Espeziea Lagopus muta
Montin, 1781
Banaketa mapa
Datu orokorrak
Gizakiak ateratzen dizkion produktuakLagopus muta feces (en) Itzuli
Masaarra: 665 g
emea: 555 g
Zabalera57 cm
Errute denbora22 egun
Lagopus muta

Lagopodo zuria[1] edo elurretako eperra (Lagopus muta) Galliformes ordenako hegazti bat da, Ipar Amerikako Alaska eta Kanadan, eta Eurasia iparraldean bizi ohi dena, urkidi eta tundra eremuetan batez ere. Belarjaleak dira, baina gose garaian intsektuak ere jaten dituzte.

Lagopodo arrak euren haurrez arduratzen dira helduak egiten diren arte, eta haurrei arreta galarazten dienei jarrera erasokorra aurkezten die, nahiz gizakiak nahiz hartz arre bat izan.

Iparraldeko lurraldeetan garrantzia handia izan du animalia honek historia guztian zehar; hala nola, Eanodat udalerri finlandiarrean "Bizitzaren Hegaztia" ere deitua da, negu eta gerra garaian herritarrak gosez ez hiltzea lagundu baitzuen.

Guztira, 20-30 azpiespezie ditu, nagusienak hurrengoak izanik:

  • Lagopus muta muta (Montin, 1781), eskandinaviarra.
  • Lagopus muta rupestris (Gmelin, 1789), kanadarra.
  • Lagopus muta helvetica (Thienemann, 1829), alpiniara.
  • Lagopus muta japonica (H. L. Clark, 1907), japoniarra.
  • Lagopus muta millaisi (Hartert, 1923), eskoziarra.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskal Batzorde Ornitologikoa. (2025). «Lagopodo zuri» Munduko hegaztien izen arruntak euskaraz (Txoriak.eus).


Biologia Artikulu hau biologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.