Lagosko Meskita Zentrala
Lagosko Meskita Zentrala | |
---|---|
Lagos Central Mosque | |
![]() | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | ![]() |
Nigeriako estatu | Lagos Estatua |
Hiria | Lagos |
Koordenatuak | 6°27′27″N 3°23′18″E / 6.4574°N 3.3882°E |
![]() | |
Lagosko Meskita Zentrala (ingelesez: Lagos Central Mosque) Nigeriako Lagos hirian kokaturik dagoen meskita da. Nnamdi Azikiwe etorbidean dago[1].
Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
1908 eta 1913 artean meskita zaharra eraiki zen. 1963an hasi zen komunitate musulmana meskita berria eraiki nahian, aurrekoa dagoeneko egoera eskasean zegoela iritzita. 1973an egin ziren berriztatze lanek ez zuten arrakasta handirik izan eta 1983an eraitsi egin zen berria altxatzeko.
1988ko maiatzaren 28an Babangida presidentean inauguratu zuen meskita berria[1].
Eraikina[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Lau minarete ditu, bi txikiagoan eta bi altuagoak. Txikienak sarrera nagusiaren gainean daude. Arkuz inguraturiko Sahn patioa du eta errezutarako eremuak 750 metro koadroko azalera du. Gainean 15 metrotako diametroa duen kupula bat dago.
Eraikinak badu bulego bat, liburutegia, islamiar zentrua eta Iman nagusiaren etxea.