Laguntza:Autoritate kontrola

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Autoritate kontrola  identifikatzaile bakarra Wikipediako artikuluarekin lotzeko modu bat da. Erabilgarria gertatzen da izenburu antzeko edo berdinak dituzten baina desberdinak diren elementuak bereizteko, baita izen desberdinak dituzten elementu bakarrak identifikatzeko ere. Informazio hau Wikipediako artikuluaren amaieran aurkitu daiteke eta mundu osoko liburutegien katalogoetako erregistro bibliografikoak erabiltzen ditu. Autoritate kontrola, maiz, artikulu bibliografikoetan erabiltzen da, izan ere, ohikoa baita izen bereko pertsonak topatzea. Alta, beste motatako sarrera entziklopedikoetan ere erabili daiteke.

{{Autoritate kontrola}} txantiloitik kudeatzen da, era berean {{Bizialdia}} txantiloian txertatua dagoena. Informazioa zuzenean Wikidatatik hartzen du, eta beraz, erabat automatikoa da.