Wikipedia, Entziklopedia askea
Laguntza:Laguntza:Maiz egindako galderak/Praktikoa/Zer egin beste pertsona bat artikulu berdina editatzen ari denean?» orritik birbideratua)

Laguntza:Maiz egindako galderak/Praktikoa/Zer egin beste pertsona bat artikulu berbera editatzen ari denean?

Tarteka gertatzen da: aldaketak gordetzen saiatu... eta hara!, utzi ez. Behean duzun mezua edo antzeko bat agertuko zaizu. Horrek esan nahi dezake beste norbait artikulu berean aldaketak egiten dabilela zu aldaketak gordetzen (=argitaratzen) saiatu zaren unean.


Mezu honek edizio gatazka bat dagoela esan nahi dezake!


Orain arte traba handiak eman izan ditu, gehienetan konponbidea izaten da zuk egindako aldaketak kopiatu eta, badaezpada, testu prozesadore batean itsastea. Ondoren, klikatu "Aldaketak argitaratu" botoian eta, artean ere, goiko mezua agertzen bada, egizu atzera goiko menu barraren ezkerrean dagoen geziaren bitartez. Era horretan, orritik aterako zara eta zure aldaketak ez dira gordeko. Denbora pixka bat pasata, saiatu berriz artikulua aldatzen eta testu prozesadorean gordetako aldaketak bertan itsasten.

2017tik aurrera, beste laguntza eder bat jarri da abian egoera hori konpontzeko. Horretarako, baina, lehendabizi aukera bat aktibatu behar duzu orri goialdean ezkerrean duzun "Hobespenak" estekan. Bertako "Beta funtzioak" fitxan, aktibatu "Two column edit conflict" aukera. Era horretan, edizio gatazka gertatzen denean, bi zutabe paralelotan argi eta garbi ikusi ahal izango duzu beste lankidearen bertsioa eta zurea, eta biak konbinatu ahal izango dituzu zure hautuaren arabera. Ikus azalpen osoa hemen (ingelesez).