Wikipedia, Entziklopedia askea

Maiz egindako galderak/Teknikoa/Nola eman dezaket bug (programazio errore) baten berri?

Artikulu batean aldaketak egiten ari garela, beharbada gerta dakiguke aplikazioa ezusteko gauzak egiten hastea, agindutakoaz bestelako gauzak egitea. Horrelakoetan, onena duzu Txokora joatea eta hor beste lankideekin kontrastatzea.

Beste aukera aurreratua gorabehera hori zuk zeuk bideratzea da. Phabricatorrera joatea da, eta hor bug edo programazio errore horren berri ematea (ingelesez). Tags dioen koadroan, jarri "Bug report" etiketa eta Assigned to hutsik utzi. Pausoz pauso azaldu beharko duzu errore hori nola gertatzen den (= "reproduce"). Xehetasun gehiagotarako, ikus argibide orria (ingelesez).