Wikipedia, Entziklopedia askea

Maiz egindako galderak/Teknikoa/Zer software erabiltzen du Wikipediak?

Wikipediaren funzionamendua MediaWikin oinarritzen da, PHPz idatzitako iturburu irekiko wiki software plataforma aske eta pertsonalizatua, eta MySQL datu-basearen gainean eraikitzen da. Softwareak programazioko ezaugarriak biltzen ditu, hala nola makro lengoaia, aldagaiak, txantiloietarako transklusio sistema bat eta URL birzuzenketa. MediaWiki GNU General Public License lizentzia du, eta Wiimediako proiektu guztiek darabilte, baita beste wikiproiektu batzuek ere.

2013ko uztailean, luzaro beta probak egin ondoren, WYSIWYG (What You See Is What You Get) luzapena, alegia, Ikusizko Editorea, Wikipediako erabiltzaileen eskueran jarri zen. Hasieran, ukapena eta kritika jaso zituen, eta adierazi izan zen motela zela eta programazio errore ugari zituela. Harrezkero, propietate hori aukerakoa bihurtu zen (Hobespenetan hauta daiteke, desaktibatu "Desaktibatu oraingoz Ikusizko Editorea, beta fasean dagoen bitartean" aukera).

Hasiera batean, Wikipediak Clifford Adams erabiltzaileak sortutako UseModWiki wikiscripta erabiltzen zuen. 2002ko urtarrilean, PHP script batera aldatu zen eta, azkenik, uztailean MediaWiki izenez ezagutzen dena sortu zen. Datu-baseak kudeatzeko sistema MySQL da, web zerbitzaria Apache, eta DNSrako PowerDNS. Wikipedia zerbitzarien sistema eragileak Linux eta Solaris dira. Gainera, banaketa erabiliena Ubuntu da. Argibide gehiagotarako, ikus Wikimedia servers (ingelesez).