Laguntza:QuickCategories

Wikipedia, Entziklopedia askea

QuickCategories kategoriak modu azkar batean aldatzeko sistema erdi-automatiko bat da. Zerrenda bat emanda, automatikoki gehitzen edo kentzen ditu eskatutako kategoriak.

Kategorizatu nahi den zerrenda sortzea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Behar dugun bakarra kategorizatu nahi dugun artikuluen zerrenda bat da, eta ondoren zer kategoria gehitu edo kendu nahi dugun. Demagun Gipuzkoako bertsolarien kategoria handi bat dugula, eta nahi dugula herrien arabera banatu. Eskuz egin dezakegu, baina horrelako kode bat ere sortu dezakegu:

Maialen Lujanbio    +Category:Hernaniko bertsolariak|-Category:Gipuzkoako betsolariak


Wikidata bilaketaren bidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikidata erabilita, beste Wikipedia batean dagoen kategorizazioa probestu dezakegu gurean ere existitzen diren artikuluak egiteko.

Wikidatatik bidea errazteko eskema hau erabili dezakezu. Bertan aldatu beharko duzu ingelesezko kategoria zuk behar duzunarengatik eta euskarazkoa ere goian sartu. Hizkuntza ere aldatu nahi baduzu, dauden "en" guztiak zuk nahi duzun hizkuntzarekin ordezkatu beharko dituzu.

Emaitzan, agertzen diren lerroak kopiatu, gainetik kurtsorearekin hautatuta. Kopiatutakoa, hurrengo urratsera eraman, QuickCategoriesera.

QuickCategoriesen zerrenda hori kopiatzea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eskaintzen duen emaitza kopiatu eta QuickCategories tresnan itsatsi beharko dugu (login eginda). Zerrenda oso luzea bada, posible dugu ere HTML moduan jaistea, guztia kopiatu ahal izateko modu sinple batean.

QuickCategories-eko aukeretan, Title bere horretan utzi, eta WikiDomain alorrean eu.wikipedia.org idatzi. Commands alorrean itsatsi osatu duzun zerrenda edo Wikidata bilaketatik ekarri duzuna. Ondoren "Submit this batch" eman.

Lehen prozesamendu batekin erantzuten digu aplikazioak, eta behean bi aukera erakutsiko: "Run these commands" edo "Run whole batch in background". Horietako bati eman behar diozu: lehenak 50eko muga bat du, bigarrenak guztiak egiten ditu.

Agian kategoria sortu behar da[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Goiko aginduak bete ondoren mezu bat agertuko zaigu, orriak kategoria zehatz horretara gehitu direla.


Beraz, orri horiek gehitu dira Streaming bidezko telebista plataformak kategoriara... baldin eta kategoria hori sortua zegoen. Baina ez bazegoen sortua, orduan, orrietako bakoitzak, bere kategoria atalean, behean, esteka gorria erakutsiko du:

Ba esteka gorrian klik eginez, eta kategoriaren ama-kategoria bat bederen gehituta, hala nola hemen, nahikoa dugu osatzeko lana. Saia zaitezke, hala ere, kategoria hori beste hizkuntzatan nola dagoen kategorizatuta ikusten. Kategoria gehigarriak sortu ditzakezu, kategoria hori barneratzeko, eta goiko operazioa egiten jarraitu.

Artikuluak edo kategoriak soilik bilatzea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Batzuetan, kategoria batean soilik artikuluak edo kategoriak bilatu beharko ditugu. Horretarako kode hau sartu beharko duzu bilaketan.

Artikuluak bilatzeko: mwapi:gcmnamespace 0;

Kategoriak bilatzeko: mwapi:gcmnamespace 14;

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]