Laguntza:Tutoriala (eztabaida orriak)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Tutoriala   Editatu   Formatua eman   Barne estekak   Irudiak   Erlazionatutako guneak   Kanpo estekak   Eztabaida orria   Kontuan izan   Izen-ematea   Amaitzeko  

Eztabaida orriak Wikipediako beharrezko ezaugarriak dira, horiekin artikulu baten edukia eztabaidatu dezakezulako, eta beste wikilariekin harremanetan jarri.

Artikuluen eztabaida orriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Artikulu baten inguruan galderarik edo iruzkinik baduzu, ohar bat utz dezakezu artikulu horren eztabaida orrian. Horretarako klikatu goian azaltzen den «Eztabaida» fitxan (orrian). Ez zaitez kezkatu lotura (esteka) kolore gorriz azaltzen bada: horrek esan nahi du oraindik hor inork ez duela ezer idatzi.

Iruzkin berri bat idaztean, idatzi eztabaida orriaren amaieran, denboraren logika jarraituz. Eztabaida orriak dagoeneko iruzkinak baditu, nahikoa duzu goialdean "Gehitu atala" klikatzea atal berri bat sortu eta iruzkin berri bat gehitzeko.

Norbaiten iruzkin bati erantzun behar badiozu, edo zeuk lehen idatzitako iruzkin bati beste bat gehitu nahi badiozu, egin klik zure iruzkinaren ataleko «Aldatu» botoian. Iruzkinari koska txertatzeko, idatzi bi puntu (:) testuaren lerroaren hasieran (ikus behean). Era horretan, bigarren iruzkina barrurago hasiko da.

Beharrezkoa duzu iruzkin guztiak sinatzea. Hainbat era daude sinatzeko:


  • ~~~ idatziz, zure lankide izena eta eztabaida orriaren izena agertuko dira: Adibide (eztabaida)
  • ~~~~ idatziz, aurrekoa agertuko da, gehi data eta ordua: Adibide (eztabaida) 11:19 17 Ekaina 2008 (UTC)
  • Edizio kutxaren goialdean dagoen botoia sakatzean, automatikoki "~~~~" testua agertuko da.


Orrialdeko aldaketak argitaratzean (gordetzean), automatikoki gordeko da zure sinadura. Lankide gehienok lankide izena erabiltzen dugu ordua eta datarekin batera, eztabaida errazago jarraitu ahal izateko.

Lankide izen berria izena emateko orrian sor dezakezu (dohainik eta laster). Oraindik konturik ez baduzu edo saiorik hasi ez baduzu, sinatzean zure IP helbidea agertuko da.

Lankideen eztabaida orriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikipediako erabiltzaile bakoitzak bere eztabaida orria du, non beste erabiltzaileen mezuak jaso ditzazken. Norbaitek zure eztabaida orrian mezu bat uzten badizu, orriaren goialdeko lankide izenaren ondoan, lauki bat agertuko zaizu gorriz edo urdinez, honakoa esaten duena: «Mezu berriak dituzu».

Bi eratara erantzun dezakezu. Lehena, erantzun behar diozun pertsonaren eztabaida orrian mezua uztea da. Bigarrena, badaukazu erantzuna zure eztabaida orriko mezuaren azpian jartzea (bi puntu erabiliz, zuk idatzitakoa koska bat eskuinerago ager dadin). Bi erak asko erabiltzen dira Wikipedian.

Hala ere, gogoan izan: zure eztabaida orrian erantzuten baduzu, beste erabiltzaileari ez zaio mezu berrien oharra agertuko, eta beharbada ez du zure erantzunaz ohartuko. Beraz, ohartzen dela segurtatzeko, baduzu iruzkinaren hasieran {{lank|Lankide izena}} idaztea, "Lankide:" koderik gabe beti ere.

Kosken bitartez eztabaida orrien antolamendua hobetu daiteke, irakurgarriagoa bihurtuz. Wikipediako estandarra hauxe da: aurreko iruzkina baino koska maila bat gehiago jartzea zure iruzkinari.

Wikipedian sangriak jartzeko hainbat era daude:

Koska arrunta[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Koska jartzeko erarik errazena «bi puntu» (:) idaztea da lerroaren hasieran edo Indentación botoia sakatzea; botoi horren bitartez koska ere jar daiteke. Zenbat eta bi puntu gehiago jarri, koska handiagoa izango du lerro horrek.


Adibidez:

Lerro hau ezkerrera lerrokatuta dago.
:Lerro honek koska du.
::Honek koska gehiago du.


Honela agertuko dira:

Lerro hau ezkerrera lerrokatuta dago.
Lerro honek koska du.
Honek sangria koska du.

Buletadun zerrendak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lerro bati buletak gehituz koska alda dezakezu, normalean zerrendetan erabiltzen da hau. Buleta bat txertatzeko, idatzi izartxoa (*) edo erabili Buleta zerrenda botoia; gogoratu botoi hori edizio barrako "Aurreratua" atalean dagoela. Koskaren funtzionamendu orokorrak bezala, zenbat eta izartxo gehiago jarri, lerroak koska handiagoa izango du.


Adibidez:

*Zerrendako lehenengo artikulua
*Zerrendako bigarren artikulua
**Bigarren artikuluko azpizerrenda
*Zerrendako hirugarren artikulua


Honela agertuko dira:

  • Zerrendako lehenengo artikulua
  • Zerrendako bigarren artikulua
    • Bigarren artikuluko azpizerrenda
  • Zerrendako hirugarren artikulua

Zerrenda zenbakituak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zerrenda zenbakituak ere sor ditzakezu. Horretarako, idatzi traola ikurra (#); bestela, erabili Zerrenda zenbakitua botoia, edizio barrako «Aurreratua» atalean. Zerrenda zenbakituak inkesta eta bozketetan erabiltzen dira eskuarki. Halakoetan ere, erabiltzen duzun traola kopuruaren arabera, koska handiagoa edo txikiagoa sortuko duzu.


Adibidez:

#Lehenengo artikulua
#Bigarren artikulua
##Bigarren artikuluko azpiartikulua
#Hirugarren artikulua


Honela agertuko dira:

  1. Lehenengo artikulua
  2. Bigarren artikulua
    1. Bigarren artikuluko azpiartikulua
  3. Hirugarren artikulua


Praktikatu ikasi duzuna proba orrian

Jarraitu tutoriala: Kontuan izan