Laguntza eztabaida:ORES

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

Kategorizatzeak nota txikiagotzen du[aldatu iturburu kodea]

Gaur bitan gertatu zait: artikulu bati kategoriak gehitu dizkiot, hemen eta hemen, eta bietan nota jaitsi dio horrek artikuluari (ikus artikuluaren historiaren orrian). Lehenengo kasuan, hiru kategoria sartuta, bi ehunen jaitsi zaizkio artikuluari nota; bigarrenean, kategoria bat sartuta, ehunen bat. Ez da asko, baina zur eta lur utzi nau, laguntza orri honetan kategorizatzea garrantzitsua dela aipatzen baita... Kategoriak gehitzean, ez al litzateke nota igo behar, eta ez jaitsi?

Begiratzerik, Galder? --Xabier Armendaritz 2020-06-22, 17:05 (UTC)

Bai, konpontzeko zerrendan dagoen gauza bat da (baina nik ezin dut konpondu). Berez kategoriak kontuan ez hartzea da gakoa, ze artikulu bat egon daiteke 200 kategoriatan edo 2tan eta horrek ezin du eragin artikuluaren katlitatean. -Theklan (eztabaida) 19:12, 22 ekaina 2020 (CEST)[Erantzun]