Laila Ripoll
Laila Ripoll | |
---|---|
Laila Ripoll, MSA Hitzaldian, Madrid 2019 UCM Irudi gehiago | |
Bizitza | |
Jaiotza | Madril, 1964ko abuztuaren 4a (60 urte) |
Herrialdea | Espainia |
Familia | |
Aita | Manuel Ripoll |
Ama | Concha Cuetos |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea, antzerkigilea, antzerki zuzendaria, irakaslea, aktorea eta film-zuzendaria |
Jasotako sariak | |
Kidetza | Espainiako Arte Eszenikoen Akademia |
Genero artistikoa | dramaturgia |
Laila Ripoll, jaiotzaz Adelaida Ripoll Cuetos (Madril, 1964ko abuztuaren 4a) madrildar eszenako zuzendaria, aktorea, irakaslea eta antzerkigilea da.[1][2] Bere lana, errumanierara, portugesera, italierara, greziera, ingelesera eta euskarara itzuli da.[3]
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Madrilen jaio zen 1964an, aktoretza lanbideari lotutako familia batean. Aita, Manuel Ripoll, telebistako errealizadore eta zuzendaria izan zen. Concha Cuetos ama, Farrmacia de Guardia serieko Lourdes botikariaren rola egitean oso ezaguna egin zen eta 1962tik antzerkia, zinema eta telebista egin ditu. Juan Ripoll neba ere aktorea da.
Arte Dramatikoko Errege Eskola Nagusiak (RESAD) (1987) arte dramatikoko goi-mailako titulua eman zion Lailari. Antzerki pedagogia ikasi zuen INAEMen, interiorismoa arte aplikatuen eta lanbide artistikoen eskolan eta antzerki klasiko espainiarra antzerki klasikoaren konpainia nazionalaren eskolan. Hainbat diziplinatako prestakuntza hori guztia bat dator beti eszena-gertaerarekin.
Mariano Llorente aktore eta egilearekin ezkonduta dago, eta harekin seme bat du.
Micomicón antzerki konpainia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]80ko hamarkadaren amaieran, Adolfo Marsillachek ikastaro bat egin zuen Antzerki Klasikoko Konpainia Nazionalean, Espainiako antzerki klasikoaren ondarea berreskuratzeko aktore gazteak prestatzeko. Lailak ikastaroa egin zuen eta 1991n amaitu ondoren, Micomicón antzerki konpainia sortu zuen, beste ikaskide batzuekin batera: Juanjo Artero, Isabel Gaudí eta Jose Luis Patiño Geroago Mariano Llorente eta Santiago Nogales elkartu ziren.
Konpainia horren ideala da espainiar klasikoak erreferente kultural eta estetiko nagusi izatea. Espainiar klasikoen erreflexuak egin ahal izatea, Ingalaterra bezalako beste herrialde batzuetan klasikoekin egiten ari zirela ikusten zuten bezala, esate baterako, Royal edo Declan Donnellan.
Konpainiaren barruan, Lailak aktore, eszenako zuzendari, eszenografo, kudeatzaile, aktoreen maistra, dramaturgista eta antzerkigile gisa egiten du lan; ikuskizunaren arabera.
Konpainiak 25 urte baino gehiago daramatza jardunean, eta 20 ikuskizun baino gehiago estreinatu dituzte. Hala, Espainian eta Latinoamerikako herrialde askotan erreferentziazko antzerki-konpainia bihurtu da.
Mota askotako ikuskizunak biltzen ditu: klasikoak, musikalak, historikoak. Adin guztietako jendearentzat, publiko jakin batean espezializatu gabe.
Bere ibilbidean bi alderdi aurki ditzakegu. Bata klasikoagoa eta bestea garaikideagoa.
Alderdi klasikoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Espainiako antzerki klasikoa berreskuratu eta eszenaratzea da asmoa. Besteak beste, entremes eta mojiganga delakoen herri-antzerkia, Urrezko Mendeko komedia-titulu ugariak eta testu berriak, garaikideagoak, sortzea.
Asmoa berezkotasunez, baina baita diziplinaz ere, betetako antzerkia egitea zen; askatasun formalez eta aktore-baliabideez betea, bere ahaleginak osotasun zatiezinean, abangoardian eta tradizioan oinarrituz; benetako edukirik ematen ez duen eta gure garaiko jendearentzat, antzerki horren hartzaile bakarra denarentzat, interesgarria den guztia, alde batera utziz. Azken finean, testu klasikoa errespetatzea eta antzerki-jolasa ematen duen guztia kentzea.
Alderdi garaikidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Beste alde horretatik, XXI. mendeko antzerkia bilatzen du konpainiak, askatasun formalez betea, non elkarrekin bizi diren sakratua eta zakarra, mitoa eta egunekotasuna, heriotza eta zurrumurruak. Testu-antzerkia, baina aldi berean kolorearen, definizio plastikoaren, testu eta materialen balioaren antzerkia.
Micomicóngo ikuskizunak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1992 - Lope de Vegaren Los Melindres de Belisa/ Belisaren Melindreak. (Susana Canteroren bertsioa eta zuzendaritza).
- 1993 - El acero de Madrid/ Madrilgo altzairua, Lope de Vegarena. (Laila Ripoll-en bertsioa eta zuzendaritza).
- 1994 - Mudarra, Lope de Vegaren El bastardo Mudarrean oinarritua. (Laila Ripoll-en bertsioa eta zuzendaritza).
- 1995 - El retablo de El Dorado/ El Doradoren erretaula, José Sanchis Sinisterrarena. (Mariano Llorenteren zuzendaritza).
- 1996 - Ande yo caliente/ Ibili nadin bero, Espainiako Urrezko mendeko zenbait autorerena. (Laila Ripoll eta Mariano Llorenteren bertsioa eta zuzendaritza).
- 1997 - Lope de Vegaren La dama boba/ Dama leloa. (Laila Ripoll-en bertsioa eta zuzendaritza).
- 1998 - Shakespeareren Macbeth. (Julio Salvatierraren bertsioa eta Laila Ripoll eta Miguel Seabraren zuzendaritza).
- 1999 - Calderón de la Barcaren Los cabellos de Absalón/ Absaloren ileak. (Mariano Llorenteren bertsioa eta Laila Ripollen zuzendaritza).
- 1999 - Manuel de Fallaren El retablo del maese Pedro/ Pedro maesearen erretaula, Cervantesen Kixoteren pasarte batean oinarritua. (Mariano Llorenteren bertsioa eta Laila Ripollen zuzendaritza).
- 1999 - Un millón de mujercitas/ Milioi bat emakume, Lorcaren Poeta en New York lanean oinarritua. (Mariano Llorenteren bertsioa eta zuzendaritza).
- 1999 - La ciudad sitiada, Laila Ripollen testua eta zuzendaritza. Madrilgo Teatro Contemporáneo Jaialdian estreinatua, Triangulo aretoan (Gero Teatro del Barrio).
- 2000 - Asesinato en la calle Illinois/ Illinois kaleko hilketa, Lucía de la Mazarena.
- 2001 - Atra Bilis, Laila Ripollen testua eta zuzendaritza. Madrilgo Teatro Contemporánea Jaialdian estreinatua, Cuarta pared-en.
- 2002 - Jocoserias, Espainiako Urrezko mendeko hainbat entremesi buruz. (Mariano Llorenteren bertsioa eta Laila Ripollen zuzendaritza).
- 2003 - Castrucho, Lope de Vegaren El rufián Castrucho lanean oinarritua. (Laila Ripoll-en bertsioa eta zuzendaritza).
- 2004 - Todas las palabras/ Hitz guztiak Mariano Llorenteren, testu eta zuzendaritza.
- 2005 - Los niños perdidos, Laila Ripollen testua eta zuzendaritza. FIT Madrid Sur-en estreinaldia. Denboraldia, Madrilgo María Guerrero antzokian.
- 2006 - Cancionero republicano/ Kantutegi errepublikanoa. Mariano Llorentek eta Laila Ripollek José Monleónen ideia bati buruz idatzitako musika-ikuskizuna.
- 2007 - Árbol de la esperanza/ Itxaropenaren zuhaitza, Laila Ripoll-en testua eta zuzendaritza. Estreinaldia eta denboraldia Cuarta pared-en, Madril.
- 2007 - Don Juán Tenorio/ Juán Tenorio jauna, José Zorrillakoa. (Laila Ripoll-en bertsioa eta zuzendaritza).
- 2008 - Basta que me escuchen las estrellas/ Nahikoa da izarrek entzutea, Laila Ripoll-en eta Mariano Llorenteren testua (Laila Ripoll-en zuzendaritza).
- 2009 - Arte nuevo de hacer comedias/ Komediak egiteko arte berria, Mariano Llorenteren eta Laila Ripollen testua eta zuzendaritza, Lope de Vegaren testutik abiatuta, Lope de Vegaren Museo-Etxea berrinauguratzeko.
- 2010 - Santa Perpetua, Laila Ripollen testua eta zuzendaritza. Estreinaldia Madrid Sur Nazioarteko Jaialdian. Espainiako bira eta denboraldia, Cuarta pared delakoan.
- 2012 - La dama boba, Lope de Vegarena. (Laila Ripoll-en bertsioa eta zuzendaritza).
- 2015 - El triángulo azul/ Triangelu urdina, Mariano Llorenteren eta Laila Ripollen testua. (Laila Ripollen zuzendaritza).
- 2018 - Donde el bosque se espesa/ Basoa sakontzen den tokian, Mariano Llorenteren eta Laila Ripollen testua. (Laila Ripollen zuzendaritza).
- 2021 - Rif (de piojos y gas mostaza/ Rif (zorriena eta ziape-gasarena). Mariano Llorentek eta Laila Ripollek idatzia eta Laila Ripollek zuzendua.
- 2022. - Tea Rooms, Luisa Carnesen izen bereko obraren egokitzapena. Madrilgo Fernán Gómez antzokian estreinatua.[4]
Zuzendaria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lailaren antzerkiaren ezaugarria ahotsaren berezitasuna da, norberaren tonua, adierazpen-hizkuntza eta beste arte-adierazpen batzuekin, hala nola pintura, nahasiz; ikuslearengan, egia deseroso bati buruz hausnartzeko aukera sortzen du, zeina gure historiak duela hamarkada askotatik Espainiako gizartearen zama gisa eramaten dituen gai batzuekin lotuta egon ohi den.
Eszenaratzean, Laila, lanetan agertzen den fabula kontatzeaz gain, bizi den gizartea kezkatzen duten gaiei buruz duen ikuspuntua kontatzen saiatzen da.
Bere antzerkia, batez ere.arazo kolektiboez arduratzen da. Haren begiradak ihes egiten du sentimendu pertsonalen eremu txikitik, zauriak aztertzeko, Espainiako gizarteak pairatzen dituen bendaje ilun eta zikinen azpian ezkutatuta, baina oraindik orbaindu gabe. Ia inork begiratu nahi ez dituen zauri horiek, eta are gutxiago sendatu.
Lailak antzerkiaren helburua, hausnarketa egin eta agertokian jartzen dituen gehiegikeriak geldiaraztea da.
Eszenara eramaten dituen koloreak batez ere marroiak, grisak, urdinak eta zuri hautsiak dira. Atmosfera hotza eta lausoa da, betaurreko zahar batzuen bidez begiratuko bagenu bezala.
Pertsonaiak zikinak eta tristeak dira, baina ez dira ikuslearen aurrean jartzen beren buruaren bertsio hobea edo perfektuagoa lortzeko, baizik eta beren egoera salatzeko. Egoera hori, bere obran fikzionatuta egon arren, benetakoa izan zen aspaldi eta gugandik hurbil.
Mauthausengo kontzentrazio-eremuetan abandonatutako espainiarrak, gaixo dauden haurrak eta dibertsitate funtzionala duten pertsonak, Alemaniako lehen gas-ganberetako proba-esperimentu gisa erabiliak. Espainiako gerra zibileko galtzaile-bandoaren biktimak, mende bat ere igaro ez dutenak, eta askok sinetsarazi nahi digute ez zela halakorik izan. Horien artean ezin da Laila Ripoll sartu. Lailak hatzarekin seinalatzen du non jarraitzen duen mintzen. Lailaren antzokia hobi komun bat dagoen tokian dago. Justizia errealaren beharra aldarrikatzen jarraituko du, harik eta herrialde osoan jeneral frankista baten izena duen kale, plaza edo parkerik ez egon arte.
Ikuskizunak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lailak Micomicón enpresatik kanpoko lanak egiten ditu zuzendari gisa.
- 2000 - Unos cuantos piquetitos/ Pikotxo batzuk, Laila Ripoll-en testua.
- 2005 - Once voces contra la barbarie/ Hamaika ahots basakeriaren aurka. M-11ko biktimei omenaldia . Idazle gisa parte hartzea Pronovias testuarekin.
- 2006 - Barcelona, mapa de sombras/ Bartzelona, itzalen mapa, Luisa Cunillé-rena. (Laila Ripollen zuzendaritza).
- 2007 - Del rey abajo, ninguno/ Erregetik behera, bat ere ez. (Laila Ripollen zuzendaritza).
- 2008 - So Happy Together. Yolanda Pallín, José Ramón Fernández eta Jesús Laízekin batera eskritura kolektiboa egiteko proiektua.
- 2009 - Restos/ Gorpuzkiak; egilekide gisa parte hartu du. (Emilio del Valorren zuzendaritza).
- 2012 - Antigona. Cuarta pared-en tailer baterako bertsioa.
- 2014 - Lope de Vegaren La cortesía de España/ Espainiaren adeitasuna. (Laila Ripoll-en bertsioa). Antzerki Klasikoko Konpainia Nazional Gaztearentzat.
- 2016 - Cáscaras Vacías/ Maskor hutsak, testua eta zuzendaritza: Magda Labarga eta Laila Ripoll.
- 2017 - La judía de Toledo./ Toledoko judua. (Laila Ripoll-en bertsioa eta zuzendaritza).
Sariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]La ciudad sitiada (1999):
- Aktorerik onena.
- “Jose Luis Alonso” Zuzendari onena. (ADE).
- “Caja España”, testu dramatikoetarako.
- Torrejongo eszena zuzendarien lehiaketako lehen saria.
Atra Bilis (2001):
- Epaimahaiaren aipamen berezia: “Maria Teresa de León” testu dramatikoetarako. (ADE).
- “Garnacha” Aktore onena eta ikusleen saio berezia.
- Miamiko Nazioarteko Antzerki Hispanoko Jaialdiaren testu eta ikuskizun onenaren ohorezko merezimendua.
- Lehenengo saria: “Torrejongo eszena zuzendarien lehiaketa”.
- Literatura Dramatikoaren Sari Nazionaleko finalista.
- Finalista: “Gaztelaniazko testu onenaren Max saria”.
Los niños perdidos (2005):
- Rivadaviako Zinemaldiko publikoaren saria.
- Huescako Feriako birako ikuskizun onena.
- Max Ikuskizuna Errebelazioa sarian finalista.
Triangelu urdina (2015):
- Literatura Dramatikoaren Sari Nazionala, Mariano Llorenterekin batera.[5]
- Egile original onenaren Max saria.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ [1]
- ↑ S.L, EDICIONES PLAZA. «La autora y directora Laila Ripoll imparte un taller de escritura teatral en València» Cultur Plaza.
- ↑ El invitado de RFI - Laila Ripoll, estrena El triángulo azul en París. 22 de noviembre de 2016.
- ↑ «'Tea Rooms' retrato de mujeres trabajadoras con Madrid al fondo» abc 2022-03-11.
- ↑ «Laila Ripoll y Mariano Llorente, Premio Nacional de Literatura Dramática 2015» www.lne.es.
Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Laila Ripoll-en memoriaren trilogia. Antzerki testuen bilduma, 91. zk. Artezblai, S.L. Bilbon, 2013ko urrian. (Eduardo Pérez-Rasillaren hitzaurrea).
- Laila Ripoll-en Santa Perpetua. Cocacolaren El teatro puede bilduma. Huerga y Fierro editores, S.L.U. Madril, Espainia.' 1. edizioa, 2011. (José Ramón Fernándezen hitzaurrea).
- Laila Ripoll-en pikotxo batzuk. Bilduma Hitza ematen dugu, testuak. Madrilgo Erkidegoko antzerki-egileen eta kultura-etxezainen elkartea. Madril, Espainia.' 1. edizioa, 2000ko maiatza. (Kike Torres Infantesen hitzaurrea).
- A Priori, Antzerkiaren kudeaketa: Micomicón Teatro. (https://apriorigt.org/ikusia-micomicón).
- Antzerki Dokumentazio Zentroa (Canal de Youtube): Irudiak, Laila Ripoll. (https://www.youtube.com/watch?v=16daL0loU).
- “Dramaturga a escena: Laila Ripoll eta José Romera Castillo aurrez aurre”, tve2n emandako programa (2019ko otsailaren 22an eta 23an): http://www.42Be/alacarta/videos/uned-4-22022019-dramaturga/5000939/; UNED kanala: https//yow42