Edukira joan

Laino (eleberria)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Laino (eleberria)
Jatorria
Egilea(k)Miguel Unamuno
Sorrera-urtea1907
Argitaratze-data1914
IzenburuaNiebla
Jatorrizko herrialdeaEspainia
Ezaugarriak
Genero artistikoadrama
Hizkuntzagaztelania
Egile-eskubideakjabetza publiko eta jabetza publiko
Alemanezko itzulpena (1927).

Laino (gaztelaniaz: 'Niebla') Miguel Unamuno 1907an idatzi zuen eleberria da. 1914an plazaratu zuen, Renacimiento argitaletxearen eskutik. Protagonista Augusto Pérez gazte aberatsa da. Zuzenbidean lizentziadun eta ama alargun baten seme bakarra, bere egunerokotasuna zalantzan jarriz, Unamuno bera bisitatzean bizi dituen maitasun-arazoak eta arazo existentzialak adierazten ditu. Unamunok fikziozko izakia dela esaten dio Augustori. Horren bidez Miguel Unamuno bere sorkuntzarekin sortzaile baten topaketa islatzen saiatu zen, nolabait Jainkoa-izakia erlazioa simulatuz. Laino eleberria da bere lanik ezagunenetarikoa.[1]

Nobela baino gehiago da Laino hau, egileak berak nivola deitu zuen Unamunok berak asamatutako kontzeptuaren arabera, generoaren mugak hautsi eta dena lanbro batean bilduta uzteko asmoz. Istorio erraz bat kontatzen du eleberriak, printzipioz: Augusto Perez maitemintzen da Eugenia izeneko neska batez; ondoren, nola saiatzen den Eugeniaren bihotza bereganatzen, eta horren ondoren zer gertatzen zaion jakingo dugu. Azkenik, protagonista nagusia aurrez aurre jarriko zaio narratzaileari, honen autoritatea auzitan jarriz; honen bitartez, nobelagintza modernoko adibide bikaina ematen du idazleak eta, azken batean, irakurlea pentsatzera behartu, literaturaren funtsaz ez ezik, baita fikzioaren eta errealitatearen arteko muga lainotsu horretaz ere.[2]

Laino hogeita hamahiru kapituluk osatzen dute, eta hiru ataletan bana daitezke:

  • Lehena Augustok Eugenia ezagutu eta gorteatzen hasten den unea izango litzateke, une horretatik aurrera protagonista maitasuna zer den, bizitza zer den zalantzan jartzen hasten baita, eta bere maitearen irudia idealizatzen du, zeinaren begiak baino ez baititu ezagutzen.
  • Bigarren zatia Eugeniarekiko elkarbizitza, Augustok osaba-izeben etxera egin ohi dituen bisitak eta munduko emakume guztiez maiteminduta sentitzeak sortzen dion nahasmena biltzen dituena izango litzateke. Hemen, Augustok bere bizimoduari buruz egiten dituen zalantzak askoz sakonagoak bihurtzen dira. Orfeo, bere txakurra, bere hustasuna adierazteko aukera ematen dio eta Victor Gotik "nibolaren" sorkuntzaz eta bizitza une batetik bestera zein miserablea den aipatzen dio.
  • Hirugarren zatia Eugeniak Augustori Mauriziorekin ihes egitean egindako iruzurrak osatzen du; izan ere, horrek protagonista galduta sentitzea ahalbidetzen du, eta protagonistak Miguel de Unamunori egiten dio bisita.

Kontakizun atsegina, umoretsua, elkarrizketa zirtolariz betea. Eleberriaren hari nagusi horretan txertatuta, berriz, beste zenbait gogoetagai ere erabiltzen du Unamunok: maitasunaz, gizon-emakumeez, ezkontzaz, seme-alabez... Pentsamendu zorrotzak eta aldi berean arinak, egileak ohi zuen legez paradoxaz beteak eta irakurlea ustekabean harrapatu ohi dutenak.

  • Augusto Pérez: Gazte burgesa, ama orain gutxi galdu du. Bere morroiekin bizi da.
  • Víctor Goti: Augustoren lagunik hurbilena. Bere bizitzarekin konforme egoten da emaztea haurdun gelditu arte, eta haien arteko harremana urduri eta umore txarrekoa bihurtzen da. Haurra jaiotzeak zoriontsu egiten du, ordea. "Hitzaurrea" berak idatzi du.
  • Miguel Unamuno: Idazlea bera, Augustoren sortzailea.
  • Eugenia Domingo Del Arco: Piano irakasle gisa lan egiten duen emakume bat, lanbidea gorrotatu arren, amaren gaixotasunetik aurrera eskuratu duen zorra ordaindu ahal izateko. Izaera indartsua du eta menderatzailea.
  • Mauricio: Eugeniaren senargaia. Lan bat ez bilatzeko bere posizio sozialean oinarritzen den gizona da; Eugeniak eta beste emakume batzuek eman diezaioketenaren kontura bizi nahi du.
  • Rosario: Arropa lisatua Augustoren etxera eramaten duen neska bat da. Eugeniak uko egiten dionean Augustok maitemintzen du baina horrek onartzen duenean abandonatu zuen.
  • Orfeo: Kaxa batean Augustok kalean aurkitu zuen txakurra.
  • Domingo: Augustoren etxeko etxezaina.
  • Liduvina: Augustoren etxeko giltzaina. Esperientziaren eta herri-jakituriaren ahotsa irudikatzen du.
  • Ermelinda: Eugeniaren izeba. Augustoren posizio ekonomiko ona ezagutzean, benetan interesatzen zaio Augustoren eta Eugeniaren elkartzea.
  • Margarita: Eugeniaren osaba-izeben etxeko atezaina.
  • Pertsonaia femenino anonimo talde batek Augustok kalean ikusten dituen emakume horiek guztiak bilduko lituzke.

Euskarazko bertsioa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Laino izenburuaz Mikel Garmendia Ugartek euskaratu zuen, 1998an plazaratuz Elkarlanean eskutik.

Zinemarako moldaketa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gainera, Espainiako telebistarako bi moldaketa egin ziren:

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]