Lais Hikarakoa
Lais Hikarakoa | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Hikara, K.a. IV. mendea |
Heriotza | Tesalia, K.a. IV. mendea ( urte) |
Familia | |
Ama | Timandra |
Jarduerak | |
Jarduerak | hetera eta idazlea |
Lais Hikarakoa (antzinako grezieraz: Λαΐς edo Λαΐδα; Hikara, k.a. IV. mendea - Tesalia, k.a. 340) Antzinako Greziako hetera ospetsua izan zen.
Neska zela, Korinton saldu zuten.[1][2] Dirudienez, korintoarrek asko miresten zuten haren edertasuna eta hiri horretan prostituzio sakratua zegoen Afroditaren tenpluan.[3]
Frineren garaikide eta arerioa, bere bizitzaz ezer gutxi gehiago dakigu, pasadizo ezagun bat izan ezik: Demostenes hizlariak mila drakma ordainduko baitzizkion berarekin gau bat pasatzeagatik, baina, Laisek Demostenes ikusi zuenean, hamar milara igo zion tarifa,[4] Diogenesekin debalde oheratu zen bitartean.[2]
K. a. 340an Tesalian, non Hipostrato edo Hipokero izeneko batekin bizitzera joan zen, bertoko emakume jeloskor talde batek Afroditaren santutegian harrikatu zuten. Bere gorpua Peneo ibaira bota zuten.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Pausanias. Greziaren azalpena. II.
- ↑ a b Ateneo. Deipnosophistai. 13.
- ↑ (Italieraz) Burkert, Walter. (2003). Giampiera Arrigoni ed. La religione greca di epoca arcaica e classica. (II. argitaraldia) Milan: Jaca book, 304 or. ISBN 88-16-40585-6..
- ↑ Wallechinsky, David. (1978). The People's Almanac Presents the Book of Lists. New York: Bantam Doubleday Dell, 328–9 or. ISBN 0-553-11150-7..