Lakaria arrunt

Wikipedia, Entziklopedia askea
Lakaria arrunta
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaHydnangiaceae
GeneroaLaccaria
Espeziea Laccaria laccata
Cooke, 1884
Mikologia
 
orriak himenioan
 
txapel ganbila
 
himenioa adnatua da
 
hanka biluzik dago
 
espora zuriak dauzka
 
mikorrizak eratzen ditu
 
jangarria da

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Orri zurbileko lakaria arrunta (Laccaria laccata) Hydnangiaceae familiako onddo espezie bat da.[1]

Oina bota eta kapela bakarrik jatea gomendatzen da. Hobe da hornigai gisa edo beste perretxiko batzuekin nahastuta erabiltzea.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lakaria arruntak goitik

Kapela: 2 eta 5 cm bitarteko diametrokoa, ganbila, ondoren laua, azkenean uhindua eta apur bat hondoratua; matea, glabroa edo apur bat ezkatatsua, kolore arre-gorrixka, erraz koloregabetzen dena.

Lakaria arrunta azpitik

Orriak: Oso lodiak, zabal, ez oso ugariak, itsatsiak edo dekurrente samarrak, haragi kolore argikoak, esporetatik datorren hauts zuri batek estaltzen ditu.

Otri dekurrenteak: Hanka ukitzeaz gain, beherantz jarraitzen duten orriak.

Hanka: Luzea, haritsua, zaila, kapelaren antzeko kolorekoa edo mateagoa, oinarrian mizelio zuri bat duela, edo bioleta kolorekoa Laccaria bicolor espeziean.

Haragia: Mehea, arrosa kolorekoa, lehortzean zurbildu egiten da. Usaina eta zaporea ez dira oso nabarmenak.[2]

Etimologia: Laccata epitetoa Erdi Aroko latinetik dator, tindatzen esan nahi duen "laccare" hitzetik. Orrien koloreagatik.

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jangarria, baina ez oso mamitsua. Beste perretxiko batzuekin nahastuz gero nahiko ona da.[3]

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Espezie hauekin: Laccaria bicolor, Laccaria proxima, Laccaria tortilis eta Laccaria amethystina eta abar. Behaketa mikroskopikoa behar da identifikatzeko.[4]

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udan eta udazkenean oso ohikoa da koniferoen eta hostogalkorren basoetan.[5]

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ipar Amerika, Europa.

Galeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentzia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 147 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 206 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
  4. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 271 or. ISBN 84-282-0540-X (T. 2). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  5. (Gaztelaniaz) Palazon Lozano Fernando. (2006). Setas para todos. JoseLuis Añanos Echo Editorial Pirineo, 225 or. ISBN 84-87997-86-4..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]