Lakaria ubel
Lakaria ubela | ||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
![]() | ||||||||||||||||||||||||||||
Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||||||||||||||
Erreinua | Fungi | |||||||||||||||||||||||||||
Klasea | Agaricomycetes | |||||||||||||||||||||||||||
Ordena | Agaricales | |||||||||||||||||||||||||||
Familia | Hydnangiaceae | |||||||||||||||||||||||||||
Generoa | Laccaria | |||||||||||||||||||||||||||
Espeziea | Laccaria amethystina Cooke, 1884 | |||||||||||||||||||||||||||
Mikologia | ||||||||||||||||||||||||||||
|
Lakaria ubela (Laccaria amethystina) Hydnangiaceae familiako onddo espezie bat da.[1]
Oina bota egin behar da eta kapela bakarrik prestatu. Kalitate txikikoa denez beste perretxiko batzuekin nahastu behar da edo hornigai gisa erabili.
Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Kapela: 2 eta 4 cm arteko diametrokoa, apur bat higrofanoa, ganbila, laua, ondoren gingilduna eta hondoratua, ertz irregularrekin, kolorea bioleta garbia da, baina denbora lehorrean eta zahartzean koloregabetu egiten da.
Orriak: Itsatsita edo pixka bat dekurrenteak, lodiak, zabal, irregularrak eta sabeldunak. Kapelaren antzeko kolorea dute, baina zurixka eta irintsua, esporen koloreagatik.
Orri dekurrenteak: Hanka ukitzeaz gain, beherantz jarraitzen duten orriak.
Hanka: Haritsua, lerdena, zaila, kapelaren kolore berekoa, mizelio urdin morearekin oinarrian.
Haragia: Haritsua, mehea, kapelaren kolore berekoa, usain eta zapore gutxikoa.[2]
Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Jateko ona, oina izan ezik, larrukara da, baina ez da oso mamitsua.[3]
Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Antzeko beste espezie batzuekin, hala nola: Laccaria laccata, Laccaria bicolor eta Laccaria proxima. kapela ezkatatsu hori-laranja kolorekoa duenarekin, eta Laccaria tortilis delakoa, 0,5 eta 2,5 cm bitarteko kapela duen perretxiko txikiak ere badu antza.[4]
Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Udan eta udazkenean, nahiko ohikoa koniferoen eta hostogalkorren basoetan.[5]
Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Europa, Asia, Ipar Amerikako ekialdea, Erdialdeko eta Hegoaldeko Amerika, Afrika, Australia, Zeelanda Berria.
Erreferentzia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 145 or. ISBN 84-404-0530-8..
- ↑ (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas.. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 206 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
- ↑ (Gaztelaniaz) Palazon Lozano Fernando. (2006). Setas para todos. JoseLuis Añanos Echo Editorial Pirineo, 224 or. ISBN 84-87997-86-4..
- ↑ (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno.. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 261 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..