Laktosa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Laktosa
Lactose Haworth.svg
Formula kimikoa C₁₂H₂₂O₁₁
SMILES kanonikoa 2D eredua
SMILES isomerikoa
C([C@@H]1[C@@H]([C@@H]([C@H]([C@@H](O1)O[C@@H]2[C@H](O[C@H]([C@@H]([C@H]2O)O)O)CO)O)O)O)O
InChl 3D eredua
Osatuta oxigeno, karbono eta hidrogeno
Mota Disakarido eta Q26883713 Itzuli
Masa molekularra 342,116 u
Arriskuak
NFPA 704
NFPA 704.svg
0
1
0
Identifikatzaileak
InChlKey GUBGYTABKSRVRQ-DCSYEGIMSA-N
CAS zenbakia 63-42-3
ChemSpider 5904
PubChem 6134
Reaxys 90841
Gmelin 36218
ChEBI 342369
ChEMBL CHEMBL417016
ZVG 100321
EC zenbakia 200-559-2
ECHA 100.000.509
Human Metabolome Database HMDB0041627
UNII 13Q3A43E0S
KEGG C01970
PDB Ligand LAT

Laktosa esnearen azukrea da, hortik bere izena, latinez lactis esnea da eta honi azukreen -osa atzizkia gehitzen zaio. Ugaztunen esneetako gluzidorik garrantzitsuena, %4-5 artean agertuz emeen esnean. Glukosaz eta galaktosaz osatutako disakaridoa da.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Fabrizio Bartoletti (1576-1630) mediku italiarrak isolatu zuen eta baina bere lanak 1633 urtean argitaratu zen, jadanik hila zela. 1700 urtean Lodovico Testi botikari veneziarrak esnearen azukrearen (saccharum lactis) onurak azaltzen zituen liburua plazaratu zuen[1], bereziki artritisaren eraginak lasaitzeko duen gaitasuna goraipatuz. 1715 urtean Testik laktosa isolatzeko erabili zuen teknika argitaratu zuen Antonio Vallisnerik.[2] Laktosa Carl Wilhelm Scheelek identifikatu zuen 1780 urtean.[3]

Heinrich Vogelek 1812an laktosa hidrolisatuz glukosa lortzen dela ikusi zuen, eta Louis Pasteurrek 1856an beste osagaia kristalizatzea lortu zuen, galaktosa.[4] 1894an Hermann Emil Fischerrek laktosaren egitura molekularra finkatu zuen.[5]

Egitura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Laktosaren formula enpirikoa da, eta bere pisu molekularra 342,30 g/mol. β-galaktosa eta glukosa (α edo β) monosakarido bana lotzen dira β-1→4 Lotura O-glukosidikoaren bidez eta ur molekula bat askatzen da. Horrela beraz laktosaren izen sistematikoa honako hau da:

β-D-galaktopiranosil-(1→4)-D-glukopiranosa

Glukosaren karbono anomerikoan dagoen hidroxilo taldea aske dagoenez ahalmen erreduzitzailea duen azukrea da.

Metabolismoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Laktosa ongi digeritzeko gizakiak laktasa (β-D-galaktosidasa) entzima behar du. Entzima horrek laktosa hidrolizatzen du, glukosa eta galaktosa sortuz; bi monosakarido horien zurgapena heste meharraren mukosan gertatzen da. Laktosak kaltzioaren zurgapena ere errazten du eta hezurralen mineralizazio egokian laguntzen du. Hesteetako florarentzat onuragarriak diren eragin probiotikoak ere baditu[6].

Laktosarekin beste hainbat aldaketa ere egiten dituzte entzimek. Disoluzio alkalinoan isomerizatuegiten dute laktulosa bihurtuz (idorreriaren aurkako botika). Bestalde erreduzitu ere egin daiteke, laktitol izeneko polialkohola lortuz[7].

Erabilerak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Elikagaien industrian erabiltzen da batez ere[8].

  • Esnekien industria antzinatik ezagutzen diren hamaika produkturen ekoizpenean oinarritzen da, hala gazta, jogurta, gatzatua eta beste hainbat elikagai. Mundu mailan garrantzia handia duen jarduera ekonomikoa da.
  • Legamia gehienek ez dute laktosaren hartzidurarik egiten eta garagardo beltzetan erabili izan da textura krematsua emateko[7].
  • Kluyveromyces generoko legamiak laktosaren hartzidura egiteko gaitasuna du eta etanola ekoizten du.BIoerregai gisa erabiltzeko frogak egiten ari dira.
  • Laktosaren lurrin suabea eta erabilterraztasuna dela eta, farmazia produktuen aromak estabilizatzeko erabiltzen da[8].

Intolerantzia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Laktosarekiko intolerantzia»

Laktasaren gabeziak laktosarekiko intolerantzia izeneko gaitza sortzen du, zenbait tokitan (Asian, adibidez) oso zabaldua dena.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) Testi, Lodovico. (1700). De novo Saccharo Lactis ... iudicia. . Noiz kontsultatua: 2018-11-09.
  2. (Ingelesez) «Academiae Caesareo-Leopoldinae naturae curiosorum ephemerides, sive Observationum medico-physicarum ... Cent. 3-4.» HathiTrust . Noiz kontsultatua: 2018-11-09.
  3. (Suedieraz) Kungl. Svenska vetenskapsakademiens handlingar. 1780 . Noiz kontsultatua: 2018-11-09.
  4. (Frantsesez) Académie des sciences (France). (1856). Comptes rendus Academie des sciences 0042. http://gallica.bnf.fr/+. Noiz kontsultatua: 2018-11-09.
  5. (Frantsesez) texte, Deutsche chemische Gesellschaft. Auteur du. (1891-01). «Berichte der Deutschen chemischen Gesellschaft zu Berlin» Gallica . Noiz kontsultatua: 2018-11-09.
  6. (Ingelesez) Grenov, Benedikte; Briend, André; Sangild, Per T.; Thymann, Thomas; Rytter, Maren H.; Hother, Anne-Louise; Mølgaard, Christian; Michaelsen, Kim F.. (2016-02-18). «Undernourished Children and Milk Lactose» Food and Nutrition Bulletin (1): 85–99 doi:10.1177/0379572116629024 ISSN 0379-5721 . Noiz kontsultatua: 2018-11-09.
  7. a b Linko, P.. (1982). Lactose and Lactitol. London & New Jersey: Applied Science Publishers, 109–132 or. ISBN 0-85334-997-5.
  8. a b (Ingelesez) Westhoff, Gerrit M.; Kuster, Ben F.M.; Heslinga, Michiel C.; Pluim, Hendrik; Verhage, Marinus. (2014-01-31). Lactose and Derivatives. Wiley-VCH Verlag GmbH & Co. KGaA, 1–9 or. doi:10.1002/14356007.a15_107.pub2 ISBN 9783527306732 . Noiz kontsultatua: 2018-11-09.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]