Lala Mustafa Pasha meskita

Wikipedia, Entziklopedia askea
Lala Mustafa Pasha meskita
Famagusta 01-2017 img14 Lala Mustafa Pasha Mosque.jpg
Kokapena
Estatu burujabe Zipre
Zipreren banaketa administratiboaFamagustako barrutia
Zipreko hiriaFamagusta
Koordenatuak35°7′30″N 33°56′34″E
Historia eta erabilera
Izenaren jatorriaSan Nikolas Barikoa
Lala Kara Mustafa Pasha (en) Itzuli
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa
sunismoa
Arkitektura
Estiloaarkitektura gotikoa

Lala Mustafa Pasha meskita (turkieraz: Lala Mustafa Paşa Camii; grezieraz: Τέμενος Λαλά Μουσταφά Πασά, Temenos Lalá Moustaphá Pasá), aurrez San Nikolas katedrala, Famagusta hirian kokaturiko eraikin historikoa da. Ipar Zipreko Turkiar Errepublikako hiri honetako eraikin historiko handiena da.

1328an sagaratu zen katedral kristau gisa. 1571ean otomandarrek Famagusta konkistatu zutenean meskita bihurtu zen. 1954an eman zitzaion Mustafa Pasha XVI. mendeko Bisir Handiaren izena, Zipre konkistatu zuena.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

San Nikolas katedrala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1908ko argazkia.

1192 eta 1489 artean Zipreko Erresumako erregetza Lusignan Etxe frantziarrak izan zuen eta altxaturiko eraikin ugarietan Frantziako arkitektura gotikoa oso nabarmena da.

XIII. mendean Famagusta herrialdeko hiri oparoena zen eta katedral handi bat altxatzea erabaki zen. 1298 eta 1312 artean eraiki zen[1] eta 1328. urtean San Nikolasen izenean sagaratu zen. Egitura berriak eraikiz joan ziren 1400 inguruan amaitutzat eman zen arte[2]. Lusignan etxeko erregeak Nikosiako Santa Sofia katedralean koroatzen ziren Zipreko Errege eta 1350an Jerusalem galdu ondoren Famagustako San Nikolas katedralean Erbesteko Jerusalemgo Errege koroatzen ziren[2].

1480 inguruan Loggia Bembo izena duen biltzar ganbara bat gehitu zen katedralaren hego-mendebaldeko izkinan. Marmolezko zutabeak ditu eta Salaminatik ekarritako harriekin egin ziren aulkiak. Bembo Zipreko familia handienetako bat zen eta biltzar aretoan beren armarria zizelkaturik dago[3].

Santa Sofia meskita[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lurrikaren eta beranduago otomandarren setioan jasandako bonbaketek katedralaren dorre bikiak kaltetu zituzten eta ez ziren berreraiki[2]. Otomandarrek katedrala meskita bihurtu zuten eta Mağusako Santa Sofia meskita izena ipini zioten[1]. Katedralak zituen apaingarri kristau guztiak kendu edo margoz estali zituzten (gurutzeak, freskoak, margolanak...) bai eta aldareak eta hilobiak ere[2]. Egitura gotikoa mantendu zuten eta oraindik hilobi batzuk ere identifika daitezke meskitaren iparraldean, Etier Nabinauxkoa apezpikuarena adibidez[4].

Ezkerreko dorrea aprobetxatuz minaretea eraiki zen.

1954. urtean Mustafa Pasha generalaren izena eman zitzaion[1]. Mustafa Pasha Zipre konkistatu zuen otomandar armadaren gidaria izan zen.

Arkitektura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Katedrala gotiko erradiante estiloan eraiki zen, horrelako gutxi dira Frantziatik kanpora[5], eta Reimsko katedralarekin antzekotasun handiak ditu[4]. Sarritan "Zipreko Reims" izenaz ezagutu izan da. Eraikinaren fatxada mendebaldera begira dago[2]. Hiru ate ditu, dorre bikiak eta teilatu laua, gurutzatuen arkitektura tipikoari jarraituz.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c «FAMAGUSTA 1» web.archive.org 2004-03-07 (Noiz kontsultatua: 2020-10-03).
  2. a b c d e «Lala Mustafa Pasha Mosque (St Nicholas Cathedral) - Famagusta, Cyprus - cypnet.co.uk» www.cypnet.co.uk (Noiz kontsultatua: 2020-10-03).
  3. Lucchese, Vincenzo. (2012). Famagusta from a Latin Perspective: Venetian Heraldic Shields and Other Fragmentary Remains. In Medieval and Renaissance Famagusta: Studies in Architecture, Art and History, 167–86. Farnham: Ashgate.
  4. a b (Ingelesez) Lala Mustafa Pasha Mosque (Cathedral of St. Nicholas) – North Cyprus. (Noiz kontsultatua: 2020-10-03).
  5. Nicola Coldstream. (2002). Medieval Architecture. Oxford University Press, 13 or..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]