Lambeth jauregia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Lambeth jauregia
Lambeth Palace
Ondasun Ingelesa
Lambeth Palace London 240404.jpg
Kokapena
Estatua Erresuma Batua
Herrialdea Ingalaterra
Ingalaterrako eskualdeaLondresko eskualdea
Ingalaterrako konderri zeremonialaLondres Handia
Londresen banaketa administratiboaLambeth
Koordenatuak 51° 29′ 44″ N, 0° 07′ 11″ W / 51.49556°N,0.11972°W / 51.49556; -0.11972Koordenatuak: 51° 29′ 44″ N, 0° 07′ 11″ W / 51.49556°N,0.11972°W / 51.49556; -0.11972
Altitudea , itsas mailaren gainetik
Historia eta erabilera
Irekiera1435 (egutegi gregorianoa)
Erabilera official residencea Itzuli
Arkitektura
Estiloa Arte gotikoa
Ondarea
Ondare Ingelesa 1000818 eta 1116399
Webgune ofiziala

Lambeth jauregia (ingelesez: Lambeth Palace) Canterburyko artzapezpikuaren Londresko egoitza izan zen zortzi mendetan zehar. Gaur agun San Anselmo komunitate anglikanoak kudeatzen du. Tamesis ibaiaren hegoaldeko ertzean dago eta Lambeth udalerriari izena ematen dio.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1200 urtearen inguruan hartu zuen Canterburyko artzapezpikuak baina gelditzen diren zati zaharrenak XV mendekoak dira. XVII mendeko Ingalaterrako Iraultzan harpilatua izan zen eta honen ondorioz 1663an William Juxon artzapezpikuak erabat berreraiki zuen jauregia.

Liburutegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Canterburyko artzapezpikuaren liburutegi ofiziala da. 120.000 liburutik gora ditu, eskuizkribu zaharrenak IX mendekoak dira. Ale garrantzitsuenak honako hauek dira:

  • Gutenbergen Biblia
  • Lambeth Biblia
  • Lambeth Choirbook (koro-liburua)
  • Lambeth Homilies (homiliak)
  • Mac Durnan Gospels (abestiak)

St Mary-at-Lambeth[aldatu | aldatu iturburu kodea]

St Mary-at-Lambeth eliza dago jauregiaren ondoan. 1377ko dorrea dauka baina gainerakoa XIX mendekoa da. Hainbat artzapezpikuren hilobiak ditu eta bere lorategiak museo bihurtu dira Garden Museum izenarekin.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Informazio praktikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Metro geltokia: Bakerloo roundel1.PNG Lambeth North

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Lambeth jauregia Aldatu lotura Wikidatan