Lamiakoko ibaipekoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search


Lamiakoko ibaipekoa Bilboaldeko Ezkerraldea eta Eskuinaldea elkarlotzeko proiektua da, Bilboko itsasadarra azpitik zeharkatuko duten bi errepide-tunelen bitartez, guztira 3 kilometro inguruko luzerarekin eta 2027an martxan jartzea aurreikusita dagoena.[1] Gaur egungo errepide sareari lotuko zaio Portugalete udalerrian Ballonti merkataritza-gunearen inguruan, eta Leioa udalerrian Artatza auzoko biribilgunean. Era horretan, tunelak  BI-628 ,  A-8 ,  AP-8  (Bilboaldeko Metropoliaren Hegoaldeko Saihesbidea) eta  BI-637  autobidearekin lotuko dira.

Proiektu honen bitartez trafiko arazoak saihestu nahi dira, Kantauriko Autobian Max Centerreko zuzenetik 17.500, Arrontegi zubitik 41.000 eta Avanzada errepidetik 38.000 ibilgailu aterata. Azterketen arabera, eraiki ondoren tunelek egunean 53.000 ibilgailu jasoko dituzte.[2]

Gaur egun proiektuaren bideragarritasun-txostena idazten ari da, ondoren eraikuntza proiektua idatzi ahal izateko.

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2018ko urriaren 10ean zundaketak hasi ziren Bilboko itsasadarrean, abendura arte jarraituko dutenak.[2]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Geografia
Bizkaia
Artikulu hau Bizkaiko geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.