Laminazio (hidrologia)

Wikipedia, Entziklopedia askea

Laminazioa ibaietan ematen den fenomeno naturala da. Ibaiaren zati baten emariaren ekarpen ezta galera nabarmenik ez badin badago, norabide gorakor zein beherakorrean, ur beherako aldakuntzak ur gorakoak baino txikiagoak direla egiaztatzen da, hau da, bataz besteko emariari dagokionez, desbideraketetan ahultze ba ematen da. Honek, ibai osoan zehar emari maximoen murrizketa eta emaria minimoen gehikuntza eragiten du. Era horretan, punta bakarreko uraldi batek, denboran zehar luzatzen den emari maximo txikiago baten bihurtzen da, eta garraiatutako bolumen totala konstantea denez, iraupen luzeagoa du. Fisikoki, emariak gorakorrak direnean, ibaian sartzen den uraren zati bat ibaiaren beste muturretik irteten da, eta beste zatia, aldiz, adarretan biltegiratuta geratzen da. Biltegiratutako ur horrek irteerako emaria handituko du, aipatutako emari horrek txikitzen dabilenean.

Ibaiaren ibilguan zehar zatiren baten presa edo urtegiren bat baldin badago, laminazioaren efektua handiagoa izango da, uraren ispiluaren azaleraren menpekoa izanik. Lautada handietan, uholdeak daudenean, antzeko efektua gertatzen da; urez betetako azalerak handiagoak dira eta laminazioaren efektua askoz ere nabariagoa da kasu hauetan. Presa edo urtegi hauei dagokionez, uraldi baten eraginak nabarmen murriztu ahal dira hauen eraginez. Aurreikuspen meteorologikoak kontuan hartuz, urtegiko erreserba bolumena handitu daiteke, uraldietako puntak desfasatu edota magnitude altuagatik kaltegarriak diren emari batzuk baliabide erabilgarri baten bihurtu ur eskasia dagoen garaietarako edo momentuetarako. Uraldietako puntak desfasatuz emari anitzen elkargunetan beraien gehiketa aljebraikoa saihestuko da.

Laminazioa presetan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Presetan laminazioa (Hidrogramen igarotzea-z ere ezaguna), urtegiaren gainezkabideetatik edota hustubideetatik atera daitekeen emari maximoa uhaldi baten puntako emaria baino txikiagoa izatea ahalbidetzen duen funtzioari deritzo. Hau da, urtegiko edo presaren bolumena uhaldi baten emari maximotik datorren ura gordetzeko erabiltzen da, eta horrela, metatutako ura modu mailakatu baten eta sarrerako emaria baino txikiagoa den emari batekin askatu ahal izango da, uraldiaren puntako emariak eragingo zituen eragozpenak nabarmen murriztuz. 

Laminazioa burutzeko, bi era desberdinetan gauzatu daiteke. Alde batetik, presa mekanismo bidez erregulatutako isurbideez osotuta egon daiteke (Hustubide balbulak edo/eta gainezkabideen gaineko uhateak), presaren operazioa ahalbidetuz. Bestetik, presaren isurbideak finkoak izan ahal dira, presaren operazioa galaraziz. Azken hauei Zulo-presa deritze.

Urtegi baten zatiak, eskema orokorra.

Urtegietan laminazioa ahalbidetzen duten 4 zati nagusi bereizten dira:

  • Urtegi hila: Ibaik garraiatutako material solidoak gordetzeko erabiltzen den zatia.
  • Urtegi erabilgarriaren edukiera erregularizaziorako: Erabilera anitzetarako, ura gordetzeko erabiltzen den zatia, ala nola: horniketarako, ureztatzeko, etab. Erabilera hauetarako erabiltzen den ura, normalean, hustubideetatik kanporatzen da.
  • Erreserba bolumena: Utzik uzten den zatia. Zatia urik gabe uzten da uraldi batek eragindako ur bolumen osoa edo partziala gorde ahal izateko. Erreserba betetzerakoan, ura kota maximo normalera helduko da eta ura gainezkabideetatik kanporatzen hasiko da.
  • Aldi baterako erreserba bolumena: Kota maximo normalaren eta uraldiko kota maximoaren arteko tarteari deritzo. Uraldiaren bolumena erreserba bolumena baino handiagoa bada, kota maximo normala gaindituko da, soberako ura gainezkabideetatik kanporatuz. Prozesu honek ura aldi baterako aipatutako bi koten artean gorde ahal izatea baimenduko du.

Hidrogramak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Laminazioaren fenomenoa era egoki baten adierazteko baliabiderik erabilgarriena hidrogramak izan ohi dira. Hidrograma batek emarien eta denboraren arteko erlazioa grafikoki adierazte du. Laminazioaren kasuan, bi hidrograma desberdin erabiliko dira: Uraldiaren hidrograma (sarrerako emariarena) eta Hidrograma laminatua (irteerako emariarena). Hidrogramak erlazionatuz, fase desberdinak azalduko dira:

Urtegian ematen diren bi emarien arteko erlazioa hidrogramen bidez grafikoki adierazita. Bertan bi hidrograma desberdin agertzen dira: Uraldiaren hidrograma (sarrerako emariarena), urdinez, eta Hidrograma laminatua (irteerako emariarena), gorriz.

1. Fasea: Uralditik datorren ura urtegian sartzen hasten da, erreserba bolumena betetzen hasiz. Tarte horretan oraindik erreserba bolumena ez denez guztiz bete, beraz, oraindik gainezkabideetatik ez da emaririk kanporatzen: Q irteera = 0

2. Fasea: Urtegiko erreserba bolumena beterik dago eta urak sartzen jarraitzen du, emari txikiarekin. Soberako ura kanporatzen hasten da, baina sarrerako emaria oso txikia denez, irteerako emaria ia zero da. Fase honetan aldi baterako erreserba bolumena betetzen hasten da.

3. Fasea: Uraldi baten eraginez sarrerako emaria handitzen hasten da, urtegian uraren kota igoz. Hori dela eta, gainezkabidearen ura kanporatzeko gaitasuna handituz doa, irteerako emaria handituz.

4. Fasea: Sarrerako eta irteerako emarien kurbek bat egiten dute. Puntu horretatik aurrera, irteerako emaria sarrerakoa baina handiagoa da, beraz, urtegian dagoen uraren kota jaisten hasten da. Q irteera > Q sarrera

5.Fasea: Azkenean irteerako emaria hasiera baten ibaian zegoen emariarekin berdintzen da.

Gizakion eragina[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Laminazioari dagokionez, giza esku-hartzea eta natura erlazionatuz, 3 egoera desberdin azaldu daitezke:

  • Egoera guztiz kontrolagarriak: Egoera honetan, bere bolumena kota maximoa gainditu gabe urtegian sartzen den uraldi bat aztertzen da, hau da, urtegiak uraldia guztiz xurgatzen du eta urtegian soilik uraren kota igotzen da uralditik datorren soberako urarik askatu gabe. Ur behera askatutako emaria operazio normaleko arauetan ezarritakoa izango da, ur behera inolako kalterik sortu gabe. Urtegia gero eta utziago egon, orduan eta eraginkorragoa izango da uraldien aurrean.
  • Egoera erdi-kontrolagarriak: Uraldi barten eraginez uraren kota urtegiko kota maximora heltzen bada eta igotzen jarraitzen badu, kota maximora helduko da. Kota maximo normala gainditu ostean, urtegiko ustiatzaileak uraren kota mantendu beharko du, soberako ura gainezkabideetatik kanporatuz. Nahiz eta askatutako emaria ibai beraren emaria baino handiago izan, honek ez ditu kalterik eragingo ur beherako zonaldetan. Askatutako puntako emaria sarrerakoa baino txikiagoa izango da.
  • Egoera kontrolaezina: Uraldia garrantzitsuetan edo birgertatze aldi handiko uraldietan ematen den egoera da. Urtegia erdi beteta badin badago, urtegiko erreserba bolumena eta aldi baterako erreserba bolumena ez da gai izango uraldiko bolumen osoa xurgatzeko, orduan urtegia larrialdi egoeran lan egiten hasten da. Egoera honen premiazko helburua presaren apurketa saihestea da. Presaren apurketa uraren hustuketa azkarra eragingo zuen, ur behera kokatutako biztanleei ondorio katastrofikoak eraginez. Aldiz, aurreikuspen modelo meteorologikoei esker egoera hauek nahiko sinesgaitzak dira, izan ere, aipatutako modeloek urtegiko hustuketaren hasiera baimentzen dute prezipitazio garrantzitsuak hasi baino lehen.

Honen ondorio praktiko gisa, presaren eta presari lotzen zaion urtegiaren eraikuntzaren ostean, urtegi edo presaren ur beherako emari altuak ez-ohikoagoak dira. Horrek, ur behean kokaturiko biztanleek aurretikan emari altuak betetzen zuen azalerak pixkanaka betetzera bultzatzen ditu. Honek arazo larriak eragin ahal ditu, izan ere, liberatutako espazio horiek urtegiaren segurtasuna bermatzeko neurri bezala erabili behar dira, eta inoiz ere ez edonolako urbanizazio edo eraikuntza berrien eraikuntzarako. Uraldi handi baten ondorioz urtegitik askatu beharreko emaria ez-ohiko egoera batekoa baldin bada, emari horrek hasiera baten biztanleek era ez-egokian hartutako azaleratik igaroko da eta bertan eraikitako eraikinetan edo etxebizitzetan kalte materialak, eta, zenbait kasutan ere, kalte pertsonalak eragingo ditu.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]