Lampedusa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Lampedusa
Lampedusa
Lampedusa.jpg
Geografia
Pelagie Islands map.png
Kokalekua Mediterraneo itsasoa
Koordenatuak 35°30′N 12°36′E / 35.500°N 12.600°E / 35.500; 12.600Koordenatuak: 35°30′N 12°36′E / 35.500°N 12.600°E / 35.500; 12.600
Uhartedia Pelagia uharteak
Azalera 20,2 km²
Administrazioa
 Italia
Eskualdea Sizilia
Demografia
Biztanleria 5.000 bizt.

Lampedusa (italieraz: isola di Lampedusa; sizilieraz: isula di Lampidusa) Mediterraneoko Pelagia uharteetako handiena da. Siziliatik 205 km-ra dago, eta Tunisiatik 113 km-ra. Italiaren lurralderik hegoaldekoena da. Antzina Lopadùsa izena zuen (grekoa: Λοπαδοῦσσα).

Administratiboki eta politikoki Italiako estatuaren parte da, baina geografikoki Afrikan dago, Pantelleria bezala. 20,2 km²-ko azalera du, eta ez du ur-iturririk euria ez denik. 5.000 biztanle inguru ditu, eta uharteko jarduera nagusiak arrantza, nekazaritza eta turismo-zerbitzuak dira.

Siziliarekin lotuta dago ferry-zerbitzu baten bidez, eta aireportu txiki bat du, halaber, Palermo eta Cataniarekin lotzeko.

Udalerri bakarra dago: Lampedusa e Linosa (aldameneko Linosa uhartea barne hartzen du).

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Lampedusa Aldatu lotura Wikidatan